Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Ane Gebara. Aktorea eta ipuin kontalaria

«Patata poltsa bat erosi, eta sortzen hasi ginen»

Patata da Aitor Vinagreten eta Ane Gebararen 'Patata minak' antzezlaneko osagai nagusia. Orain arte Araban egin dituzte emanaldiak, eta obra Euskal Herri osoan erakusteko gogoz daude.
RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Unai Etxenausia -

2023ko maiatzak 26 - Gasteiz

Gasteizko Alde Zaharreko Parral tabernara sartu da argazkirako bi patata eskatzera. Nola aterako zen ba argazkian? Ane Gebara (Gasteiz, 1989) aktore eta ipuin kontalaria umoretsu agertu da elkarrizketara, Patata minak antzezlanaren inguruan mintzatzeko gogoz. Aitor Vinagretekin batera eta Arabako Alea aldizkariaren laguntzarekin aurkeztu zuten duela urtebete. Orain, berriz, aldizkariko webgunean ikusgai dago zuzeneko baten grabazioa. Kapituluka banatu dute, eta gaur argitaratu dute azkena.

Urtebete igaro da Arabako Alea-rekin elkarlanean Aitor Vinagretek eta zuk Patata minak antzezlana aurkeztu zenutela. Plaza ugaritan izan ostean, online disfrutatzeko aukera dago orain.

Emanaldi gehienak iazko udan egin genituen, kalean egin daitekeen antzezlan bat baita. Urtebeteren ondoren, obraren grabazioa Alea-ko webgunean kapituluka jartzea erabaki dugu. Arabarrek, baina baita kanpokoek ere, obra ezagut dezaten eta interesa izan dezaten guri deitzeko. Horrela, Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen jarraitzeko aukera izango dugu. Interneten jarri ditugun bideoak gu zuzenean ikusteko gogoa pizteko pilula bezalakoak izatea nahi dugu.

Kritika oso onak jaso ditu antzezlanak. Patata abiapuntu izanda, edozer sortu daitekeen seinale, akaso?

Alea-koak gurekin harremanetan jarri ziren, eta obra bat sortzeko eskatu ziguten. Nahi genuena egiteko askatasuna eman ziguten, gainera. Argi izan genuen zerbait indartsua izan behar zuela; arabarron harrotasuna islatu nahi genuen obran. Eta zerekin hobeto patatekin baino? Patatekin jolasten hasi ginen orduan. Aitor eta biok oso ondo moldatzen gara elkarrekin sortu behar dugunean. Jolasei esker, gauzak ateratzen joan ziren, eta obrari forma ematen joan ginen, poliki-poliki. Bost kiloko patata poltsa bat erosi, eta sortzen hasi ginen.

Zimeldu eta usteldu egiten dira patatak. Antzezlan bakoitzean patata ezberdinak erabili dituzue?

[Barrezka hasi da] Emanaldi asko jarraian ditugunean, berdinak erabili izan ditugu, baina aldatzen ere joan gara, noski. Era guztietako patatak erabili ditugu: zimelak, patata zaharrak, sustrai handikoak. Guztiarekin jolasten garenez, era guztietako patatak erabili ditugu.

Ez dago diskriminaziorik, beraz.

Ez, ez, inolaz ere. Guk patata zaharrei eta adardunei lekua uzten diegu. [Barrezka amaitu du]

Patata da antzezlaneko osagai nagusia, baina badaude beste osagai garrantzitsu batzuk. Euskara zein umorea oso garrantzitsuak dira antzezlanean, ezta?

Bi patata saltzaileren rola jokatzen dugu antzezlanean. Patatak saldu nahi dituzten eta saltzea lortzen ez duten bi patata saltzaile gara. Edozer gertatzen da antzezlanean. Batez ere irudimena askatzen dugu; izan ere, gauza pila bat egiten dugu patatekin. Protagonisten ezintasun batetik sortzen dira gauzak. Oso obra hurbila da. Patatak, puntu absurdo batetik, jendearekin konektatzen laguntzen digu.

Ipuin kontalaria ere bazara, ondo ezagutzen dituzu bi munduak. Badute antzik?

Antzerkitik eta ipuinetatik bizi naiz. Biak dira zuzenekoak, momentuak axola du bietan. Biek unean uneko adrenalina partekatzen dute. Halere, badituzte ezberdintasunak. Ni neu naiz, Ane, ipuin bat kontatzen ari naizenean, eta ezin naiz beste pertsona bat izan. Antzerkian, aldiz, edonor izan naiteke eta edonor izan ohi naiz.

Beste proiekturik esku artean?

Les Bobe Bobe konpainia sortu berri dut Jason Guerrarekin eta Josune Velez de Mendizabalekin batera. Umore absurdoa oinarri hartuta sortzen dugu. Bestalde, Aitor Vinagretekin batera Pinotxo, eman egurre umeentzako ikuskizuna ere badaukagu. Helduentzat, berriz, Zelako marroia izeneko ikuskizuna prestatzen ari gara. Bi pertsona zuri ditu hizpide, eta arraza gaiek eragiten dizkieten gaizki-ulertuak eta gatazkak azaleratu nahi ditu. Bi pertsona zuriren ikuspuntutik egiten dugu, eta ikuspuntu oso tonto batetik, absurdoa ukitzeraino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Unai Etxenausia

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.