EBk dio ez dagoela baldintzarik iheslariak itzultzeko

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siriako Kurdistan inbadituta, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen asmoen artean dago hiru milioi errefuxiatu inguru eremu horretara itzularaztea. Europako Batasunarentzat (EB), ordea, egun ez dago hori egiteko baldintzarik, EBren diplomaziaburuaren eledun Maja Kocijancicek atzo azaldu zuenez: «Itzulera seguru, boluntario eta duin baterako modua dagoenean egin beharko litzateke hori». Talde komunitarioak 95 proiektu jarri ditu martxan errefuxiatuei babesa emateko, eta espero du 2020 hasierarako 125era handitzea kopurua.

Ankarak abiatuko duen erasoaldiari begira, Kojikancicek adierazi zuen Siriarako «irtenbide politiko baten» alde daudela, «bide militarretik ezer» lortuko ez delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.