Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Errusiak «arreta handiz» erreparatu dio Txinaren planari

Moskuk nabarmendu du ez dagoela baldintzarik auziak «bide baketsu bat» har dezan. Pekin Moskuri armak ematea aztertzen ari dela esateko«zantzurik» ez du Kievek
Ukrainako armadako soldadu batzuk eraso bat egiten, herenegun, Donetsk (Ukraina) eskualdeko leku batean.
Ukrainako armadako soldadu batzuk eraso bat egiten, herenegun, Donetsk (Ukraina) eskualdeko leku batean. OLEG PETRASIUK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko otsailak 28

Ukrainako gatazka konponbidean jartzeko egitasmo bat plazaratu zuen Txinako Gobernuak aurreko ostiralean, eta, atzo, Errusiakoak nabarmendu zuen «arreta handiz» erreparatu diotela hamabi puntuko dokumentuari. Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak ohartarazi zuen, dena den, oraingoz ez dagoela baldintzarik auziak «bide baketsu bat» hartu ahal izateko.

Pekini iruditzen zaio irtenbide politiko bat eman behar zaiola gerrari, eta, elkarrizketa eta negoziazio eskeetatik harago, su eten bat ere eskatu du. Ez Kievek ez Moskuk ez dute orain aukera hori aurreikusten. Kremlinek adierazi du aurrena «sakonki» aztertuko dutela Pekinen egitasmoa, baina «denbora asko» beharko dutela horretarako. «Bien bitartean, operazio militar bereziak aurrera segitzen du, eta aurrerapausoak ematen ari gara planteatuko helburuak lortze aldera», azaldu zuen Peskovek, eguneroko prentsa agerraldian.

Ikusi gehiago: Errusiako indarrek Ukrainako 11 eskualderi eraso diete

Aintzat hartu behar da Txina eta Errusia aliatu geopolitikoak direla. Pekinek planean azpimarratu du herrialde guztien subiranotasuna eta lurralde batasuna errespetatu behar direla, baina, aldi berean, estatuen «segurtasun kezka zilegiak» kontuan hartu behar direla; hau da, Errusiaren kezkei erreparatzeko eskatu duela.

Mendebaldearen esanetan, Txinak ez du Errusiaren inbasioa gaitzetsi, eta, orduan, bere proposamenak ez du zilegitasunik. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak negoziazioetarako baldintza gisa jarri du Errusiako tropak Ukrainatik ateratzea, baina Bruselaren, Washingtonen eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak plazaratutako jarreratik aldendu da Txinaren egitasmoa baloratzeko orduan. Zelenskirentzat ez da «txarra» Pekin Ukrainaz hitz egiten hasi izana, «keinu bat» bat da, nahiz eta uste duen «gertakariak» direla garrantzitsuena. Xi Jinping Txinako presidentearekin biltzeko asmoa du.

Txinaren diplomazialari gorenak Europan bira bat egin, eta, besteak beste, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin batzartu ondoren aurkeztu zuen Pekinek proposamena. Kiev kexu agertu zen, eta salatu zuen Wang Yi ez zela haiekin bildu. Txinako Atzerri Ministerioko bozeramaile batek atzo jakinarazi zuenez, ordea, «inplikatutako alde guztiekin»jarri da harremanetan, Ukrainarekin barne.

«Krimea Errusia da»

AEBek jarraitzen dute esatenTxinak mahai gainean duela Errusia militarki laguntzeko aukera. CIAko zuzendari William Burnsen txanda izan zen, herenegun. «Ziur» dago horretaz, AEBetako CBS telebista kateari esan zionez. NATO ere uste berekoa da. Txinak, baina, gezurtatu egiten du asmo hori duela. Ukrainako inteligentzia zerbitzuen buru Kirilo Budanovek Voice of America irratian atzo esan zuenez, ez du «inongo zantzurik» jaso esaten duena Txinak Errusiari armak emateko intentzioa duela.

Zelenskik, berriz, herenegun nabarmendu zuen, sare sozialetan, Ukrainako gerra ez dela bukatuko Errusiak Krimeako penintsula «itzuli» arte. Errusiak 2014an anexionatu zuen. Peskovek erantzun zion hori ez dela gertatuko, Krimea Errusiaren «ezin besterenduko parte bat» delako.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea eta Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburua elkarri bostekoa ematen Kieven, herenegun. ©EFE

Ukraina militarki babesteko orduan arrakalak handituko direla pentsatzen du Errusiak

Igor Susaeta

Kremlinek esan du «babes absurdoak eragindako nekea» areagotu egingo dela «askotariko herrialdeetan». Bruselak Kiev laguntzeko konpromiso «argia» du
Turkiako armadako zenbait soldadu, atzo, Barne Ministerioaren aurrean, PKKren erasoaren ondoren ©NECATI SAVAS / EFE

Ankarako atentatuaren ostean, Turkiako armadak eraso egin dio PKKri

Ander Perez Zala

Defentsa ministroak esan du militante kurdu «asko» hil dituztela. Poliziak ere operazio bat egin du, eta gutxienez hogei lagun atxilotu ditu; tartean, HDPko zenbait kide.

Haur bat Can Atalay diputatuaren irudi batekin, maiatzaren 1eko protesta batean, hura aske uzteko eskatzen. ©#BARRA_ABILDUA#CANATALAY

Legegintzaldia espetxetik

Lara Villalon

Can Atalay ezkerreko parlamentaria preso dago iazko maiatzetik, 2013an Istanbulgo Taksim plazan izan ziren protestetan parte hartzeagatik, Turkiako Gobernuaren kontra. Auzia justiziaren politizazioaren ikur bihurtu da herrialde hartan.

 ©OSKAR EPELDE

«Afrikaren menpekotasun aroa amaitzen ari da»

Oskar Epelde Juldain

Touoyemen arabera, kontinenteko liderren belaunaldi berri batek «forma eman nahi dio bere patuari». Eta sistemaz gogoeta bat plazaratu du: «Afrika demokratizatu behar da, ala demokrazia afrikartu?».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...