Onintza Enbeita.
BIRA

Hizkuntzak

2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Euskararen bila, haren inguruan, eta, batez ere, haren alde bizi izan da beti. Bizkaieraren sekretu guztiak dakizki eta ezer eskatzera joan gatzaizkionean, eskatzen dugunaribaino gehiago gure azentuari erreparatu dio. «Zu Gernika ingurukoa izango zara», esan zidan niri lehen aldian. Eta erantzunarekin batera akorduetan galdu zen: ezagutu zuela halako Muxikan, egon zela bilera batean Mendatan... eta lexikoari lotzen zizkion anekdotak. «Esan nion nik: zuen parajean ez da asago esaten, urrun baino», eta horrela jakiten omen zuen nor zen ezkondua alboko herrikoarekin edo noren gurasoak etorri ziren beste lekuren batetik. Eta zenbat begiratzen dien oraindik esaldi eginei: igarria du halakoak gaztelaniaz erabiltzen dituela jende askok. Eta horren arabera kalkulatzen du lagun artean euskaraz egiteko ohiturarik dugun ala ez. Eta beti hain adi entzuten digu esateko daukaguna, hain garrantzitsua iruditzen zaio gure azentua, ezinezkoa baita gizon entrañable hori ez estimatzea.

Behin oso serio hitz egin zidan: «Hizkuntza bakoitzak funtzio bat dauka. Euskara da kantatzeko, galiziera negar egiteko, katalana burla egiteko eta gaztelania agintzeko». Isilik geratu nintzen. «Egunen batean ulertuko duzu», amaitu zuen. Baina nik ez dut ulertu nahi, eta ez diot arrazoirik eman nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.