Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. GORKA RUBIO / FOKU.
Erredakzioa
2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Bigarren urtez segidan, COVID-19aren eraginpeko kultur errepasoa dakar Jakin aldizkariaren urteko azken zenbakiak, 247.enak. Bi artikulu nagusirekin osatu dute 2021aren kultur kronika, Ismael Manterola Ispizuak eta Ainhoa Urien Telletxek idatziak. Eta, haien ondotik, formatu laburragoan, urteak utzitakoaren gaineko gogoetak egin dituzte, halaber, Alberto Barandiaran Amillanok, Nora Arbelbide Letek, Amagoia Gurrutxaga Urangak, Irati Agirreazkuenaga Onaindiak, Jon Basaguren Laurobak, Izaskun Arandia Galarragak, Manex Agirre Arriolabengoak eta Libe Mimenza Castillok. «Egun, muga da hitza, baina muga zen hitza. Zalantza zen hitza, zalantza da hitza», idatzi du sarreran Lorea Agirrek.

COVID edo postCOVID urtea? izendatu du artikulua Manterolak, eta hala idatzi du: «COVID-19aren izurriteak argi utzi digu betidanik pentsatu duguna: kulturarena sistema zaurgarria da, eta, une batetik bestera, kale gorrian geratuz gero, ez dago babes neurri gehiegirik». Euskal kultura segurua da?-n, berriz, normalitate berriko «kulturaren segurantzak ziurgabetasun hainbat» dituela ohartarazi du Urienek.

Hitzez soilik ez, irudiz ere begiratu diote 2021ari Txakur Gorria kolektiboak, Dani Fanok, Maitane Gartziandiak, Maddi Zumalabek, Axpik, Joseviskyk, Maite Caballerok eta Dom Campistronek. Xabier Eizagirrek, berriz, 2019ko liburugintza aletu du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.