'Egun on, Euskadi' saioa Estrasburgotik egingo dute zuzenean

Ainhoa Larretxea Agirre.
2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Urte politikoaren hasieran, Europako Batasunaren egoera aztertuko du gaur Europako Parlamentuak Estrasburgon (Frantzia), eta bertatik egingo dute Egun on, Euskadisaioko zuzenekoaren zati bat. Nerea Reparaz kazetariak bertatik zuzenean elkarrizketatuko ditu Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria eta Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatua. Halaber, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen hitzaldiaren berri ere emango du Reparazek zuzenean. Iban Garate, berriz, Bilboko platoan izango da, eta Julen Bollain, Itziar Irazabal eta Jonatan Garcia izango ditu solaskide bertan.

Arkitektura airetik

Estrasburgotik egindako zuzenekoa ez da izango gaurko ETBren eskaintza berezi bakarra. Gaur22:30ean estreinatuko dute ETB2n Anne Igartiburu aurkezle duen Duelo en las alturas saioa.

Igartiburu hogei urteren ondotik itzuliko da berriz ere EITBra saio berri horrekin. Euskal Herriko hainbat «altxor» arkitektoniko erakutsiko dituzte saioz saio, eta, horretarako, kamera eta teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak baliatuko dituzte. Bertzeak bertze, hainbat upategi, gaztelu eta eliza erakutsiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.