Albistea entzun

IRITZIA

Antzerki biopolitikoa

Andoni Mutiloaren <em>Esnatu naiz</em> kabareta.
Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta. LORALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Arantzazu Fernandez Iglesias - Antzerki kritikaria

2021eko ekainak 1

Maite Aizpuruaren Erresistentzia arazo fisiko bat da eta Andoni Mutiloak ondutako Esnatu naiz ikuskizunaren azken bertsioa ikusi ondoren, lerro hauetan hainbat hausnarketa partekatu nahi ditut antzerkizaleekin. Bi lan horiek narrazio lineal bat aurkezten digute, non protagonista bakar batek derrigortutako gorputz identitateari buruzko erreibindikazio istorio katartikoak kontatzen dizkigun. Bietan aktoreak publikoaren partaidetza bultzatzen du tarteka-marteka, bietan distira zein askatasun momentuak pop musikaren bitartez bizitzen ditugu. Lehenbizikoan, korritzeko zinta baten laguntzaz, herrena izatearen diagnostikoari buruz eta debekuez dihardu Aizpuruak umoretik; bigarren piezan, aldiz, Londreseko Pink Flamingo kabaretean Elur trans-emakumearen dantza eta kantak eskaintzen zaizkio ikusleari giro alaian eta konplizean. Biak dira ikusi ditudan azken teatro lanak, eta biek gorputzaren inguruko diskurtsoa harilkatzen dute.

Euskal antzerkiaren historiografiari erreparatuz gero, 2010ean aro berri bat inauguratzen zuen Errautsak ikuskizunak. Lan horrekin 70eko hamarkadan jaiotako belaunaldikoek antzerkia planteatzeko joera nagusiak aldatuta, publikoaren oniritzia lortu eta teatro ezkertiar eta herrikoi baterako ildo sendoak zabaldu zituzten ikusleen fideltasuna bermatzen zutela. Bide horretatik taularatu dute, besteak beste, Francoren bilobari gutuna gogoangarria Artedrama, Axut eta Dejabu konpainiek. Talde horiek, lan egiteko era kolektibo eta horizontala erabiliz, euskal gizarte mailako gatazkak, kontraesanak zein traumak oholtzaratzeko konpromisoa dutela argi uzten digute muntaia guztiekin.

Baina, esanak esan, ezin ahaztu Erresistentzia arazo fisiko bat da eta Esnatu naiz gorputzetik abiatzen den kezka batetik sortuak direla eta ez dutela zerikusirik 2010ean garaiko konbentzionaletatik ateratzeko Errautsak-ek suposatu zuen ahaleginarekin. Horregatik, memoria zorroztu behar dugu 2008ra iristeko. Denboraldi horretan Miren Gaztañagak, Butler eta Preciado feministen teorietan inspirazio hartuta, Stereo lana estreinatu zuenean, euskal antzerki queer gisa definitzen dugunari hasiera eman zion. Aktore bakarrak burla egiten zion binarismoari, animalia, gizon eta emakume ziren gorputzetara transitatzen zuela, genero performancearen gaineko performance ironikoa plazaratuta. Horrela, euskal teatroaren ibilbidean emandako ziabogarekin azken urteotan oso oparoa suertatzen ari den antzerki biopolitikoaren bide alternatiboa seinalatu zigun estreinakoz.

Eta hortik edaten dute bai Maite Aizpuruaren bai Andoni Mutiloaren lan gomendagarriek, Josune Gorostegiren King Kong neska-k edan zuen gisan. Horrela —zilegi izan bekit txantxa egitea—, gorputzak ekarri digu corpusa. Gogoratu besterik ez dugu egin behar. Horratx, beste batzuen artean, Tanttakaren Soka, Erika Olaizolaren Panpina, Atx Teatroaren Arren ganbara eta emeen sotoa nahiz, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Galder Perezen Lurrun minez, Xakeren Lur, Metrokoadokaren Andre zaharraren manifestua. Genero eraikuntza dela, orientazio sexuala dela, finean, ez-normatibitatea dela, gure antzokietan hainbatek dioskute gorputza dugula gure gatazkaren lurraldea. Eta horrela —berriro ere zilegi izan bekit broma egitea— euskal gorputzen egonezinak, kontraesanak zein traumak oholtzaratzeko konpromisoa dutela argi uzten digute muntaia horietan. Biba Foucault!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Etxepare institutuko leihoen nondik norakoak azaldu dituzte goizean, Bilboko Azkuna zentroan ©Foku

35 euskal sortzaile egongo dira nazioarteko bederatzi jaialditan

Amaia Igartua Aristondo

Etxepare Euskal Institutuaren leihoen bitartez, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta Portugalgo festibaletan erakutsi ahal izango dute euren lana kulturgileek. Osasun egoeraren ondorioz, gertuko topaketak lehenetsi dituzte

Landarteren antolatzaileetako batzuk, aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Landarte arte garaikideko programa Nafarroako sei herritan egingo dute

Ane Eslava

Nafarroako Gobernuak bosgarren urtez antolatu du landa eremuan kultur garaikideko sortze prozesuak sustatzeko Landarte programa.

 ©Gorka Rubio / FOKU
Iker Antia Arteztu galeriako arduraduna, Gorka Larrañaga artistak ikusgai jarritako obretako bi alboetara dituela, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Artez marraztutako hirukia

Ainhoa Sarasola

Sortzaileak, ikasleak eta auzoa. Hiru osagai horiek lotzeko asmoz zabaldu zituen ateak Donostiako Arteztu galeriak duela hamar urte. Arte eskolak eskaintzea du bereizgarri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna