Albistea entzun

Zeruko ikuskizunik ederrena

Iruñeko Planetarioak irteera bat antolatu du abuztuaren 12an izar iheskorrak ikusteko; aurten Erronkariko bailaran izanen dira. Film berri bat aurkeztu dute, argi kutsaduraren ingurukoa.
Zerua izarrez beteta Iruñeko Planetarioan, 2022ko pertseiden prentsaurrekoan.
Zerua izarrez beteta Iruñeko Planetarioan, 2022ko pertseiden prentsaurrekoan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Etxandi -

2022ko abuztuak 7 - Iruñea

Uda osoan pertseiden izar jarioa ikusteko aukera dago, baina abuztuan, 12 eta 13aren artean, goia jotzen du fenomeno meteorologiko horrek. Urtero legez, Iruñeko Planetarioak irteera bat antolatu du izar iheskorrak ikusteko. Abuztuaren 12an izango da, eta Erronkariko bailara izango dute behaketa gune. Urtez urte behaketa tokia aldatzen dute, eta aurten Nafarroako Pirinioetako mendietara joango dira astronomiazaleak. Eremu hori Starlight gunea izendatu dute: gaueko zerua bereziki babestuta dagoen gunea. Jarduera Astronavarra sarearekin, Erronkariko Soy Planetario zerbitzu astronomikoen enpresarekin eta Larra Belagua eski gunearekin batera antolatu dute.

Irteeraz gain, Iruñeko Planetarioak beste ekitaldi batzuk antolatu ditu hilaren 12rako: 11:00etan, Pirineos la Nuit pelikula emango dute, euskaraz. Pirinioetako mendietan, gauez, bidaia egiten du film laburrak, gaueko iluntasun horren babesa aldarrikatuz. Arratsaldean, pertseiden inguruko ikuskizuna egongo da Planetarioaren kupulan; fenomeno astronomikoaren nondik norakoak azalduko dituzte, irteeran ahalik eta gehien disfrutatzeko. Bi saio antolatu dituzte: 17:00etan eta 18:00etan.

19:30ean irtengo da autobusa Iruñetik Erronkarira bidean. Autobusez joateko, aurretik erreserba egin behar da, 12 euro ordainduta. Hala ere, jarduera librea da: bailara inguruan dagoen edonor edo bere kabuz joan nahi duena bertara hurbildu daiteke. Haiek dena azalduko dute: zer ikusten den, nola ikusten den, nolakoak diren kometen orbitak...

Klima aldakorra

Eguraldiari dagokionez, badirudi baldintza onak egongo direla, eta ez dela lainorik egongo. Hala ere, Erronkariko klima oso aldakorra denez, planetarioaren sare sozialei adi egotea aholkatu dute, azken orduan behaketa puntua aldatu behar bada jakinaren gainean egoteko. Tamalez, ilargi betea egongo da, eta ez dira horrenbeste izar ikusiko. Haatik, izar distiratsuenak ikusiko dira, bereziki ederrak direnak.

Pertseidak 109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts partikulak dira, hain zuzen. Hauts partikula horiek atzean uzten ditu, Eguzkira bere orbitan dabilela. Kometak 26 kilometroko diametroa du, eta 133 urte behar ditu bira bat osatzeko. Udan, Lur planetarekin gurutzatzen du ibilbidea, eta, Lurreko atmosferaren kontra jotzean duenean, material hori planetara erortzen da, eta distira egin.

Urtero 40 izar euri baino gehiago izaten dira. Udakoek sona handia dute, nahiko ikusgarriak direlako, eta jendea lasaiago ibiltzen denez aukera gehiago dagoelako ikusteko.

Iruñeko Planetarioak, berriki, La noche es necesaria filma estreinatu du. Argi kutsadurak dakartzan kalteen ingurukoa da pelikula. Planetarioetan emateko ikus-entzunezko bat da: hainbat hiritako gaueko sekuentziak agertzen dira, baita kosmoseko urruneko lekuak birsortzen dituzten animazioak ere. Hirietan, gauean, gehiegizko argia dagoela ohartarazi nahi dute lanean.

Pertseidak ikusteko irteera

Abuztuaren 12an, Erronkarin (Nafarroa).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...