KRITIKA. Musika

Umiltasunean handi

2016ko abenduaren 20a
00:00
Entzun

Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Egitaraua: Anton Bruknerren 5.Sinfonia. Zuzendaria: Erik Nielsen. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Abenduaren 15a.

Mokadu handitzat jo dezakegu Anton Bruknerren maisulana, 5. Sinfonia, hain zuzen. Halbreichek omen zioen «soinuz egindako katedrala» zela. Eta benetan, esandakoa asko hurbiltzen zaio musika-asmakizunari. Izan ere, nola arkitekturan dintela eta arkua diren oinarri, hala Brukner-ekmusika-zelula txikietatik eraikiko ditu konposizioan zehar garatuko diren leiho ojibalez egindako hormak edo izar-gangak, baina, hori bai, soinuzko blokeetan, hain juxtu. Dena den, konplexutasun horrek arrisku handia dakar zuzendari eta orkestrarentzat; bozkarioa, ordea, entzuleentzat.

Hasierako mugimenduan, esaterako, Bilboko musikariek txukun aurkeztu zituzten esaldi independenteak bata bestearekin, isiluneen tartean sakabanatuak: ematen du ideiak izoztuak geratzen direla, garatu gabeak, eta horrek harridura sorrarazten du entzuleengan. Biolinen baten agudohelduezinak edo pizzicato baten denboraz kanpo emandakoak ez zuten apenas eragin izan taldearen joaldi onean: hots, biolen gaia, biolinak eta fagotak atzetik, tronboien korala tutti-an edo bigarren biolinen koral erritmikoan. Orkestrak orokorrean ondo haizeratu zuen Adagio-Allegroak duen erlijiozko bultzada.

Bigarren mugimendua, Adagioa hura ere, geldoa, tentsioduna, baina ederra da.

Lehenengo gaia oboeak goxo abestu zuen, atzetikflautaketa klarineteak izanik. Bigarren gaia laukoteak zeraman, maisutasunez. Bi gai horiek bata bestearen kontra jokatu zuten doinuaren, erritmoaren eta harmoniaren bitartez, inolaz ere, aldagaien bitartez.Organoaren aurrean geundela zirudien.

Hirugarrenean, Scherzo-an, aurreko mugimenduaren gaia hartu eta arineketan zabaldu behar da mugimenduan barrena. Musikariek ez zuten arazorik izan hasierako zatian hiru gaiak elkar kontrajartzeko, ländler -a—baltsaren aitzindaria— tartean delarik. Bigarren zatiko Trioa-rekin, egurrezkoek eta tronpak polito bultzatu zuten hats erromantiko misteriotsua.

Laugarrenean, berriz, zuzendariak, zentzu osoz, gogo bilketa azaldu zien musikariei hasi orduko. Joaldi konplexuena eta sinfoniaren galdera ikurren erantzunak ematen direlako. Baina hasi bezain laster sakelako baten tonadak ebaki zuen joaldia pianissimo-aren giroan ematen zena. Hasi eta berriro, bestesakelako batek abortatu zuen ahalegina. Hirugarrenean, «agidanez», lortu zuen aurrera egitea eta entzuleek ere, hasierako mugimenduak entzundako esaldi zirriborroak, gauzatuak ikusi genituen modu ziklikoan. Erik Nielsen zuzendariak bikainbiribildu zuen azkenean sinfoniaren drama, tentsioen eta gaien arteko borroka eta azken ebazpena. Nabarmentzekoak dira fuga sisteman garatzen duen laukoteak, gai lirikoa, unisonoan jotako bestea, eta, azkenean, korala, lau ahotsez metalezkoek eramana, fortissimo-an. Bukatzeko, fuga bikoitza eta kodaren apoteosia tronpetek eta tronboiek gai koralean, kontrabaxuek lehenengo gaia jotzen duten bitartean. Organista umilaren lan handia, orkestra handiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.