Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salaketa egin du, eta gaitzespen mezua zabaldu ere bai, Bizkaiko hainbat herritan anbulantzien aurkako erasoak egin dituztelako.
Jaurlaritzak ez du zehaztu zenbat anbulantziari egin dieten eraso, baina «asko» izan direla esan du; gurpil zulaketen eta bestelako hondatzeen berri eman du, eta pintaketak ere egin dituzte zenbait ibilgailutan. Mehatxuak idatzi dituzte horietan. «Sabotajeak» izan direla esan dute Osasun Saileko informazio iturriek, eta «planifikatuta» zeudela «argi eta garbi». Ostegun iluntzean egin zituzten.
Jakinarazi dutenez, Zallan, Muskizen, Getxon, Bilboko San Ignazio auzoan eta Barakaldon anbulantzia zerbitzua ematen duen enpresaren kontrakoak izan dira erasoak. Jaurlaritzaren arabera, eraso horiek ez dute «eragotzi» anbulantziek eman behar duten zerbitzua, baina guztiz arbuiagarriak dira, hala ere. «Onartezinak dira, gizartearen arbuioa behar dute, propio egin baitira eri daudenentzat eta zaurgarriak direnentzat funtsezkoa den zerbitzu bat ematea zailtzeko».
Pintaketak mehatxuzkoa direla erakusteko, haietan zer jartzen duen azaldu dute. Anbulantzia batzuetan, «Lehenengo abisua, piratak» esaldia irakurri daiteke.
Osasuna
Bizkaiko anbulantzietan eginiko erasoak salatu ditu Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu