AHTaren lanen aurka Elorrion egindako sabotaje bat ikertzen ari dira

Zulagailu bat nahita erre zutelako hipotesia egiaztatzen dabil Ertzaintza. Hiru atxilotu Iruñean, azpiegituraren aurkako ekintza bat egiteagatik

Mugitu plataformako hiru kide kateatu ziren, atzo, Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
AHT abiadura handiko trenaren lanen aurkako sabotaje ekintza bat egin zuten herenegun goizean Elorrion (Bizkaia). Zulagailu bati su eman zioten, eta, suhiltzaileek sutea itzali zuten arren, makina kiskalita geratu zen. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Efe berri agentziari jakinarazi dionez, ertzainek likido sukoia topatu dute sutea gertatu zen eremuan, eta, hortaz, nahita erre zutelako hipotesia egiaztatzen ari dira agenteak.

Hain zuzen, azpiegituraren beraren kontrako protesta ekintza bat egin zuten atzo Iruñean. Mugitu plataformako hiru kide Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren eraikinaren balkoira sartu ziren eskailera baten bidez, eta bertan kateatu ziren. Plataformaren arabera, Espainiako Polizia, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa joan ziren hara, eta hiru kideak atxilotu zituzten. Nabarmendu zuen, gainera, identifikatu egin zituztela kalean ekintza babesten ari zirenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.