ITP-PCBko bilera epea amaituko da gaur, eta akordioak zaila dirudi

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2020ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Precision Castings Bilbaoren (PCB) erregulazio espedientearen negoziazio epea gaur bukatuko da. Epea luzatzeko eskaera ofizialik egon ezean, ITP Aeroren barnean dagoen enpresako haren fundizioa da zuzendaritza eta langile batzordea azkenekoz bilduko dira, EHUk Leioan (Bizkaia) duen campusean. Enpresak hasiera batean 136 kaleratze izango zirela esan zuen eta 87raino jaitsi ditu kopurua. Sindikatuak, halere, ez daude kaleratzedun eskaintzarik onartzeko prest. PCBk planta bat du Sestaon, eta beste bat Barakaldon: 530 langile guztira.

Enpresak herenegun egin zuen ustez bere azken eskaintza dena: 77 kaleratze, hamar erretiro aurreratu eta bi urteko aldi baterako erregulazioa lantalde guztiarentzat. 2021ean, lanaldiaren %25ri eragingo lioke; eta 2022an, %20ri. Horretarako, baina, bezero jakin batekin akordio bat sinatu behar du, eta ez du haren izenik eman negoziazioetan. Era berean, langileen gehiengoak eskaintza onartu beharko luke; alegia, gero epaitegietara jotzeari uko egin beharko liokete.

Langileek, aldiz, aldi baterako neurriak aski direla uste dute. Are gehiago, batzordearen kalkuluen arabera, bi urteko aldi baterako erregulazioa kaleratzeak baino konponbide merkeagoa litzateke enpresarentzat, eta hori ez da xehetasun txikia, PCBk arrazoi ekonomikoak argudiatu baititu erregulazioa egiteko. Enpresak hurrengo urtean ekoizpena erdira jaitsiko duela aurreikusi du; langileen ustez, aldiz, iragarpen horiek ezkorregiak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.