Albistea entzun

Koronabirusa

Arrantzale guztiei koronabirusaren probak egiten hasi da Jaurlaritza

Gipuzkoako baxurako 545ekin eta lonjetako 29ekin hasi dira, eta ez dute kasu positiborik aurkitu

Iker Aranburu -

2020ko apirilak 28

Bide onetik hasi da arrantzaleen artean koronabirusaren hedapena neurtzeko Eusko Jaurlaritza egiten ari den azterketa. Asteburu honetan egin dizkiete testak Gipuzkoako baxurako 545 arrantzaleei eta lonjetan aritzen diren 29 langileei. Kasu positiborik ez dute aurkitu. Hurrengo asteetan egin nahi dizkiete COVID-19aren probak Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzale guzti-guztiei. Gizarte Segurantzaren azken datuen arabera, 4.120 langile ari dira atal horretan kotizatzen.

Joan den astelehenean hasi zuten antxoaren kostera Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek, ohi baino hilabete eta erdi beranduago. Segurtasun neurri bereziekin ari dira ontzietan, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzak erabaki du arrantzale guztiei PCR testak egitea, haien lanean oso zaila delako langileen arteko segurtasun distantzia gordetzea. Lotarako orduan eta jatorduetan ere oso gertu egoten dira elkarri.

Kofradietako ordezkariek eskerrak eman dizkiete Jaurlaritzari eta testak egiten laguntzen ari diren DYAko boluntaroiei. Azaldu dutenez, kofradietan ari dira probak egiten, lehorreratu eta berehala.

Datorren asteburuan egingo dizkiete azterketak Bizkaian antxoatan ari diren zazpi itsasontzietako arrantzaleei. 110 arrantzale dira.

Horren aurretik, gaur bertan, azterketa egingo diete Pasaiako (Gipuzkoa) Egunabar arrantzontziko 26 arrantzaleei. Astean itsasoratuko dira berriro, bakailaoa arrantzatzera Norvegiako eta Ternuako uretan.

Behin baxurako arrantzaleei azterketak egin ondoren, Ondarroako hamabi arrasteontzietako 120 arrantzaleekin jarraituko dute. Frantzia iparraldean ari dira orain, baina asteburuan dira portura itzultzekoak, egun gutxi batzuetarako.

Maiatzaren bigarren erdian jarraituko dute azterketa kanpainan, hegaluzearen kosteraren aurretik. Lehenik, kazako arrantza egiten dutenei egingo dizkiete probak, eta, gero, beste arrantza mota batzuetan aritzen direnei.

Bermeoko portuan (Bizkaia) egoitza duten atun hozkailuontzietako arrantzaleei ere egingo dizkiete PCR azterketak. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak azaldu duenez, tripulazioen erreleboa egiteko zain daude. Aireportuen itxierak arrantzale horietako batzuen ordezkapena trabatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde lehena, parlamentuan ©Jesus Diges / Efe

Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea

Joxerra Senar

Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean

Txik Txak garrai sareko autobus bat, Baionan, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira

Garazi Aduriz - Oihana Teyseyre Koskarat

Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz.

LIDLeko langileak, greban. ©ELA Sidikatua

Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak

IƱaut Matauko Rada

Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute.

Mondragon korporazioaren, Laboral Kutxaren eta Ikerlanen egoitzak, Arrasaten. ©MONDRAGON

Ulma eta Orona, Arrasatetik urrutiratzen

Aitor Biain

Mondragonetik atera, eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulmak eta Oronak. Ereduen talkak eragin du bide propioa abiatu nahi izatea. Abenduaren 16an erabakiko dute bazkideek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...