Noiz sortua: 2019-01-16 00:30:00

Laurent Gbagbo Boli Kostako presidente ohia aske utzi du Hagak

Gizateriaren aurkako krimenak agintzea leporatuta epaitu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak

Igor Susaeta -

2019ko urtarrilak 16
Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaitutako lehendabiziko estatuburua izan da Laurent Gbagbo 2000 eta 2011 artean Boli Kostako presidentea izan zena. 2010eko presidentetzarako hauteskundeen testuinguruan gizateriaren kontrako krimenak agindu izana egotzita eseri da akusatuen aulkian, baina Hagak kasua artxibatzea erabaki zuen, atzo. «Fiskaltzak huts egin du zibilen kontrako krimenak egiteko plan bateratu bat zegoela erakusteko orduan», ebatzi du Cuno Tarfusser epaimahaiko presidenteak. Ia zortzi urte atxilotuta pasatu ondoren, aske geratu dira, beraz, bai Gbagbo, bai Charles Ble Gazteria ministro zena. Epaiketa 2016an hasi zen.

Zortzi urte egin behar dira atzera epaitutako gertakariak kokatzeko. Presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten Boli Kostan 2010eko urrian eta azaroan. Alassane Ouattara oposizioko burua zenak —presidentea da egun— irabazi zituela esan zuen Hauteskunde Batzordeak hasieran. Baina Batzorde Konstituzionalak zenbait probintziatako emaitzak baliogabetu zituen —oposizioko burua gailendu zen leku horietan—, eta Gbagbo izendatu zuen garaile. Ouattarak iruzur egitea leporatu zion Gbagbori, eta gerra hasi zen bataren zein bestearen jarraitzaileen artean. Hurrengo bost hilabeteetan 3.000 bat pertsona hil ziren, eta gatazkak 500.000 desplazatu inguru eragin zituen. NBE Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinen eta Frantziako armadaren babesa eduki zuten Ouattararen aldekoek, eta haiek atxilotu zuten Gbagbo, 2011ko apirilean.

Fiskaltzaren arabera, Gbagbok aipatutako bost hilabeteetan egin zituen agerraldi publikoetan krimenak egitera deitu zituen bere aldekoak. Epaimahaiko presidenteak ebatzi du, ordea, diskurtso haiek ez zirela krimenak egiteko «aginduak». Hiru epailek parte hartu dute epaiketan, eta gehiengoz hartu dute Gbagbo aske uzteko erabakia.

FIDHen kritika erabakiari

FIDH Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioa Hagako Auzitegiak hartutako erabakia kritikatu du. Komunikatu bat kaleratu zuen atzo gobernuz kanpoko erakunde horrek, eta salatu «inpunitaterantz» beste pauso bat eman duela. «Albiste ezin txarragoa da biktimentzat; balizko erremediorik gabe abandonatu dituzte». Erabakiari helegitea jartzeko eskatu dio fiskaltzari.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna