Espanyol 1-1 Athletic

Puntu bat baino gehiago merezi izan du

2021eko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Athleticek bana berdindu zuen atzo Cornellan, Espanyolen aurka. Bolada txarrak, beraz, bere horretan jarraituko du: 23 urte daramatza talde zuri-gorriak Espanyoli bere zelaian irabazi gabe. Atzo, hura baino gehiago izan zen, eta garaipena merezi izan zuen, baina ez zen fin aritu ate aurrean; ikusgarri aritu zen Diego Lopez. Hori gutxi balitz bezala, Vesgak huts egin zuen, eta penaltia egin, baloia eskurarekin ukituta. Horri esker sartu zuten etxekoek partidako lehen gola, Raul de Tomasek, 33. minutuan. Williamsek berdindu egin zuen 52. minutuan, eta nahiz eta makina bat aukera izan, zuri-gorriak ez ziren gai izan bigarren gola sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.