Donostiako 80. Musika Hamabostaldia

Deutsche Kammerphilharmonie Bremen Kursaalean ariko da gaur

Omer Beir Wellberrek zuzenduta, Johan Sebastian Bach eta Franz Schuberten zenbait lan joko ditu

mikel lizarralde
Donostia
2019ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Parisko Orkestrak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emandako kontzertuen ondoren, Deutsche Kammerphilharmonie Bremenek hartuko du haien lekukoa Musika Hamabostaldiarenziklo sinfonikoan. Omer Meir Wellbergek zuzenduko du emanaldia, eta Hilary Hahn biolinista bakarlari arituko da kontzertuaren parte batean. Hain zuzen ere, Johann Sebastian Bachen bi obra interpretatuko ditu Hahnek: biolinerako lehen eta bigarren kontzertuak. Franz Schuberten Laugarren sinfoniak osatuko du egitaraua: Sinfonia tragikoa-k. Gaur emango du kontzertua Deutsche Kammerphilharmonie Bremenek Donostiako Kursaaleko auditoriumean, 20:00etan.

Zenbait aro izan dituen ganbera talde bat da Deutsche Kammerphilharmonie Bremen. 1980an, Junge Deutsche Philharmonie sortu zuten, musika ikaslez osatutako orkestra bat, baina gerora Wyk auf Fohrren finkatu zen taldea, eta Frankfurten geroago, Deutsche Kammerphilarmonie izena hartuta. Hala ere, 1992an topatu zuen bere behin betiko egoitza, Bremenen, eta gaur egungo izena eman zioten orkestrari. Orduz geroztik, Jiri Belohlavek, Thoman Hengelbrock, Daniel Harding eta Paavo Jarvi izan ditu zuzendari artistiko orkestrak.

Biolinista ezaguna

Omer Meir Wellber (Israel, 1981) zuzendariak gidatuko du orkestra Kursaaleko kontzertuan. 2018-2019ko denboraldian Dresdeko Operaren zuzendari gonbidatu nagusia izan da, eta hurrengo hilean, irailean, BBC Philharmonicen agintea hartuko du, Juanjo Mena euskal zuzendaria ordezkatuta. Gainera, 2020ko urtarriletik aurrera, Palermoko Teatro Massimoko musika zuzendaria bihurtuko da.

Hilary Hahn biolinista estatubatuarra (Lexington, 1979), berriz, nazioarteko bakarlari ezagunenetakoa da. 3 urterekinhasi zen biolina ikasten, eta 9rekin lehen emanaldiaegin zuen. Nazioarteko debuta 15ekin egin zuen, Beethovenen Biolinerako kontzertua jozLorin Maazel zuzendariaren esanetara eta Bavariako Irratiaren Orkestrarekin. Prestigio handikobiolinista izateaz gain, bakarlari arrakastatsua ere bada Hahn. Hiru Grammy sari eskuratuditu. Azken denboraldian,artista egoiliarra izan da Radio Franceren orkestra filarmonikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.