Espartinak dantzan ari

Espartinaren besta ospatuko dute gaur Maulen. Berritasuna dakar aurtengo aldiak: espartinak soinean kurritzeko lasterketa

Ainize Madariaga
2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
«Betikoa izanen da aurtengo Espartinaren besta, haatik Nicolas Duplak ekarri berritasun batekin: espartinetan kurritu beharreko lasterketa, bost kilometrokoa! herriko etxe aitzinetik abiatuko da, 11:30ean», xehatu du Laurence Brise Mauleko herriko etxeko langileak.

Tradizio handiko espartinak ekintza betean ikusi ahal izanen dira, beraz, Zuberoako hiriburuan. Korrika egin nahi ez duenak badu ere ibilaldian parte hartzeko parada; iaz abiatu zutena, hori ere bost kilometrokoa, tenore berean aterako dena, eta espartinak jantzirik egitekoa, baina oinez. Biak ala biak kioskoan bururatuko dira.

Lehenago, 10:30ean, meza eginen dute, Xiberoko Zohardia abesbatzaren bozek lagundurik.

Esku huskako pilota partidak hartuko du plaza 11:30ean, Zuberoako dantzekin batera. 12:30ean, kantari eta dantzariek animatuko dute aperitifa.

Ainaren hegaldia

Espartinek badute Maulen iragan handia; haiek utzitako herexaz mintzatuko da Joel Larroque ikerlea, 14:00etan. Oraindik ere anitz dira espartinaren industriaren garaiko lekukoak: industria nabe hutsak, sartu eta bisitariaren harrabotsen oihartzuna baizik erakusten uzten ez dutenak.

15:30ean, herri kirolen ikusgarriak beteko du plazako txosna, Zuberoako dantzekin tartekaturik. Eguna bururatzeko, 17:00etan xistera handiaren partida ikusi ahal izanen da.

Egun guzian jateko eta edateko parada izanen da. Gainera, eskualdeko ekoizpenen azokan bertako mozkinak dastatzen ahalko dira. Horrekin aski ez, Mauleko karrikak musikak harturik izanen dira.

Espartinaren besta

Gaur, egun osoan, Maulen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.