INDUSKETA NAGUSIAK

2014ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 euro banatu ditu lurraldeko 25 indusketa lan hasi edo jarraitzeko. Praileaitzeko indusketek jaso dute laguntza handiena: 30.000 euro.

Praileaitz (Deba)

Uztailaren 1etik 25era indusketak egingo dira berriro. Neandertalgo gizakiaren tresnak aurkitu dira azken indusketetan, sarrerako eskuinaldeko galeria berrian. Pieza horien kokapenak beste nonbaitetik etorri direla adierazten du. Aurten zabalera osoa nolakoa den ikusteko asmoa dute, eta baita, topografiaren bidez, kanpoaldean beste sarrerarik ba ote den ere. Sarrera nagusiko eremuak norainoko sakonera duen ere aztertu nahi dute. Lau edo bost lagunez osatutako taldeak lan egingo du, eta materialak garbitu eta aztertuko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Munoandi (Azkoitia-Azpeitia)

Bizilekuan zentratu nahi dute ikerketa. Brontzezko apaingarriak egiteko lantegia izan daitekeen eremua ere ikertu nahi dute. Munoandiko herri harresituan apaingarrien ekoizpen garrantzitsua egon zitekeelako susmoa dute.

Aitzorrotz (Eskoriatza)

Gaztelu honetako indusketak bukatzear daude, eta sarrera aldeko eremua ikertu nahi dute. Iaz Burdin Arokoa izan daitekeen fibula edo giltzaorratz bat aurkitu zuten, zelta estiloan egina.

Irikaitz (Zestoa)

Behe Paleolitoko Euskal Herriko aztarnategi bakarrenetakoa da, eta indusketak amaitzeko asmoa dute, azken urteetan jasotako materiala ikertzen hasi eta argitalpena prestatzeko.

Castella-Gaztelu (Gaztelu, Arrasate eta Irun)

Erromatarren ondorengo «aro iluna» deitutakoa ikertzen jarraituko du Arkeolan fundazioak. Castellaren hipotesiak dio jendea gazteluetan bizi izan zela Erromako Inperioa desagertu eta gero, lehen auzoak sortu aurretik.

Lezetxiki (Arrasate)

Ezustekoak eman ditu haitzulo honen indusketak, eta uste baino gehiago luzatzen ari dira lanak.

Besagain (Anoeta)

Harresiaren inguruko egitura urbanoa agertzen ari da pixkanaka.Agertutako txanponek ere ikerketarako bideak zabaldu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.