Proposamenak

Orio definitzen du

500 bisigu erreko dituzte Orion, bihartik igandera egingo den Bisigua Orio Estilora jaialdian b Bertso saioa eta omenaldia ere ez dira faltako

June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Parrila usaina zabalduko da bihartik igandera Orioko (Gipuzkoa) kaleetan, Bisigua Orio Estilora jaialdian.

Orioko Udalak hamabi urtez antolatu du festa hori, eta aurten aldaketa batzuk izango ditu. Lehenengoa: egun bat gutxiago izango du festak. «Aurreko aldietan, ostegun gauetan ere afaria egiten zen, baina, jende gutxi joaten zenez, aurten ez egitea erabaki dugu», azaldu du Uhaina Atxotegik, antolatzaileetako batek. Bestalde, menuan ere aldaketa bat egin dute: urdaiazpikoa beharrean, zainzuriak izango dira. Menua, bestela, bera izango da.

Beste berrikuntza bat ere izango da: Lau Bertsolari eta Ziaboga Bat, arraun munduarekin lotutako bertso saio bat. Alaia Martin, Amets Arzallus, Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira; «Unai Elizasu izango da gai jartzailea, harena izan baitzen ideia», esan du Atxotegik. Larunbatean izango da, 19:30ean, herriko plazan.

Otorduei dagokienez, txartel guztiak saldu dira jada. Parrileroek 500 bisigu erreko dituzte plazan jarriko den zortzi metro luzeko parrila erraldoian. Gutxi gorabehera 200 pertsona inguru bilduko dira menua dastatzera bazkari eta afari bakoitzean.

Gainera, urteroko larunbateko marmitakoa, igandeko hegaluze errazioak eta omenduaren tradizioa mantenduko dira. Aurten, Ana Mari eta Martxelo Manzisidor anai-arrebak omenduko dituzte, duela urte batzuk, haur batzuk gurasorik gabe gelditu zirenean, adopzioan hartu zituztelako.

Jende asko biltzen da Orion egun hauetan; antolatzailearen hitzetan, «Orio definitzen duen produktuaren festara».

Bisigua Orio Estilora jaialdia



Bihartik igandera, Orion (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.