Noiz sortua: 2019-03-07 00:30:00

Rosa Lluchek dio ez zuela «mindu» Otegik haren aitari buruz esandakoak

Otegiren hitzak «negatiboak bainoago, positiboak» dira, Lluchen ustez. Bozetarako kanpainan biktimen mina «erabiltzea» egotzi die alderdiei
Rosa Lluch joan den abenduan Foro Sozialak Bilbon antolatutako mahai inguru batean.
Rosa Lluch joan den abenduan Foro Sozialak Bilbon antolatutako mahai inguru batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2019ko martxoak 7
Ernest Lluch ETAk hildako Espainiako ministro ohiaren alaba Rosa Lluchen esanetan, Arnaldo Otegiren adierazpenak bere aitari «aitortza egiteko saiakera» bat izan dira: «Otegiren hitzek ez ninduten mindu», jakinarazi du. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak joan den astean TV3 telebistako saio batean esan zuen Ernest Lluchen gisako politikari gehiago falta direla, eta horrek iskanbila sortu zuen hainbat alderdi politikotako arduradunen artean. Lluchek, ordea, adierazi du Otegiren hitzak «negatiboak bainoago, positiboak» direla, eta ezker abertzalea ari dela «egindako mina aitortzeko urratsak egiten». Edonola ere, Lluchek uste du Otegi «berriro motz» gelditu dela.

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak joan den astean egin zituen adierazpen horiek, TV3 telebistako saio batean. Galdetu zioten ea Ernest Lluchen tankerako politikariak falta ote diren, eta Otegik baietz erantzun zuen, «arazo politikoak konpontzeko metodo gisa elkarrizketa defendatzen zuen heinean».

Adierazpen horiek erreakzio ugari eragin dituzte, eta Otegiri leporatu diote Ernest Lluchen jarrera politikoa goratzea orain, eta ez lehenago, ETA indarrean zegoenean ETAk 2000ko azaroaren 21ean hil zuen Lluch. Ordea, haren alaba Rosa Lluchek esan du EH Bilduko koordinatzailearen hitzek ez diotela «minik» eragin, eta «aitortza saiakera» bat izan dela. Hala ere, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak «pauso bat harago» ez jo izana gaitzetsi du: «Uste dut falta zaiola urrats bat gehiago egitea. ETAren biolentzia, bahiketak eta hilketak gaitzestea, hain justu».

Rosa Lluchek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek, eta, haren aitaren gisako politikari gehiago behar ote diren galdetuta, erantzun du politikari figura hori baino, aita duela faltan: «Nik uste dut bere gisako aita gehiago falta direla. Kostatu egiten zait aita politikari gisa irudikatzea. Baina bai, haren moduko gehiago falta direla pentsatzen dut».

Hala ere, Lluchek nabarmendu du berea iritzi «pertsonala» dela, eta ezin duela «biktima guztien izenean» hitz egin. Norberak bere minak dituelako, eta horiek kudeatzen aritu direlako.

Biktimen erabileraren aurka

Hain zuzen ere, Lluchek arbuiatu du beste alderdi politikoek gaia erabili izana: «Terrorismoaren biktimek asko sufritu dugu, eta, nire ustez, halako polemikek min gehiago ematen dute. Guk gure mina dugu, eta hori kontrolatzen ikasi dugu, baina bat-batean gaseosa botilak izango balira bezala irekitzen dira berriz, eta hori ez da batere erabilgarria». Are gehiago, datorren hauteskunde zikloan sartuta, biktimak «modu jakin batean» erabiltzea ere egotzi die zenbait alderdiri.

Lluchek ohartarazi du biktimak «erabiltzekotan» kasu egin behar zaiela, eta, gainera, gaitzetsi du soilik ETAren biktimen inguruan aritzea: «Badaude beste biktima batzuk, eta horietaz ere gogoratu beharko lirateke. Gainontzean, honek, komunitatean, ezinegona sortzen dit».

Era berean, esan du ezker abertzalea urratsak egiten ari dela egindako mina «aitortzeko» eta alderdi batzuei egotzi die «joko-arauak» aldatzea eskaera horiek bete ahala.

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

500 hildakoen langa gainditu du izurriak Euskal Herrian

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Aceros Olarra lantegia, Loiun, atzo. ©Marisol Ramirez / Foku

Tubos Reunidosek berriro zabalduko du

Iker Aranburu

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati. Mondragonek dio «atzeraezinezko konpromisoak» bete ahal izango dituela, eta CAFen 37 boluntario ari dira bagoi batzuk entregatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun

Izan zaitez BERRIAlaguna