Albistea entzun

Koronabirusa

Txertoa hartu ez duten osasun langileak jomugan daude Iparraldean

Eskualdeko Osasun Agentziak erran du kontrol zorrotzak eginen dituela. Plan Zuriak indarrean segituko du berrantolaketak ahalbidetzeko
Baionako ospitaleko Michel Glanes zuzendaria txertoa jartzen, iragan urtarrilean.
Baionako ospitaleko Michel Glanes zuzendaria txertoa jartzen, iragan urtarrilean. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko irailak 14

COVID-19aren kontrako lehen dosia jartzeko azken epea dute osasun langileek: bihartik aitzina, txertoa hartzeko prozesua ez badute hasia, kontratua etenen zaie behin-behinean. Urriaren 15era arte izanen dute txertoaren bigarren dosia egiteko, eta, anartean, PCR negatibo bat erakutsi beharko dute lanean aritzen segitzeko. Eskualdeko Osasun Agentziak segurtatu du Akitania Berriko osasun langile gehienek hartua dutela txertoa: %90 eta %95 inguruk.

Benoit Elleboode Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak erran du txertoa jarri ez duten osasun langileen kopurua «biziki apala» dela, «anekdotikoa». Haren ustez, azken hilabeteetan eramandako pedagogiak «ongi funtzionatu du». Bestalde, baieztatu du COVID-19aren kontrako txertaketa derrigorrezkoa izanen dela osasun langileentzat, epe luzerako. «Zenbait langilek uste izan dute hilabete batzuen afera zela, eta [Frantziako] Estatuak gibelera eginen zuela. Orain, argi dute: derrigortasuna iraunkorra izanen da, beste txerto batzuen kasuan bezala».

Elleboodek ez du uste txertatuak ez diren langileek «sistema arriskuan» ezartzen dutenik. «Arta sistema ez da inolaz ere arriskuan izanen. Noski, han-hemenka egoera kezkagarriak gertatzen ahalko dira, egitura biziki txikietan, kasurako. Horren aitzinean, gure erronka paziente guztien arten eskuragarritasuna bermatzea da». Hala, Plan Zuria luzatzea deliberatu du. Izan ere, plan horren bidez erietxeek beren zerbitzuak berrantolatzeko gaitasuna dute. Alde batetik, sektore libreko erizain eta medikuak deitzen ahal dituzte indargarri gisa, eta, bestetik, larrialdizkoak ez diren artak atzeratzen ahal dituzte. Ondoko egunetan, gainera, departamendu bereko osasun egitura guzien arteko bilerak eginen dituzte, «partaidetzak eta elkar lana» antolatzeko.

Kontrol «zorrotzak»

Txertorik jarri nahi ez duten osasun langileek beren lansaria ez dute eskuratuko, eta kontratua behin-behinean etenen zaie, «lan egiteko baldintzak bete arte», hau da, txertoa jarri arte. Horiek horrela, Elleboodek erran du kontrolak sistematikoak izanen direla, erietxeetan eta sektore libreko osasun langileen artean ere.

Alde batetik, osasun egiturak kontrolatuko ditu Eskualdeko Osasun Agentziak, beren langileek txertoa jarria dutela segurtatzeko. Bestetik, sektore libreko langileek ere kontrol «zorrotzak» jasanen dituztela hitzeman du Elleboodek, «molde inprobisatuan». Guztira, 200 agente arituko dira kontrol lanetan, datozen egunetatik hasita. Txertoa jarri gabe lan egiten duten langileek zigorrak jasoko dituzte berehala: 135 euroko isuna, eta kontratuaren behin-behineko etetea. Neurria berriz urratuz gero, sei hilabeteko kartzela zigorra arriskatzen dute osasun langileek.

Gainera, sektore libreko langileen kasuan, txertoa ez jartzeagatik lanean aritzeko debekua jaso badute, beren pazienteek ez dute Gizarte Segurantzaren ordainketarik jasotzen ahalko 2022tik goiti. Hala eta guztiz ere, Elleboodek segurtatu du neurria ez dela «kolpez» etorriko: medikuek eta pazienteek abisua jasoko dute aldez aurretik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Berra zaharren egoitzako bi erabiltzaile solasean. ©GORKA RUBIO / FOKU

2020ko udatik izandako kasu kopururik apalena zenbatu dute Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Beste 79 kutsatu atzeman dituzte. Biztanleen %80k baino gehiagok dute dosiren bat, eta hasiak dira egoiliarrak hirugarren aldiz ziztatzen
Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa, artxiboko irudi batean. ©SYLVAIN SENCRISTO

Hendaiako atxikitze zentroa hustu dute, sute batengatik

Iñaki Agirre Perez

Bi lagun eraman dituzte ospitalera, bat egoera larrian. Cimadek sutearen kudeaketan izan diren arduragabekeriak salatu ditu
Ertzaintza Kukutzako teilatuan zeuden gazteak atxilotzen, 2011ko irailaren 21ean. ©Jon Hernaez / Foku

Hamarkada bat Kukutza III hustu zutenetik

Paulo Ostolaza

Ertzaintzak indarrez hustu zuen Bilboko gaztetxe handiena zena: 55 lagun atxilotu zituen, 63 auzipetu, eta ehundik gora zauritu.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, Gasteizen, artxiboko irudian ©jaizki fontaneda / foku

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Irati Urdalleta Lete

Emakumeak zauriak zituen eskuan eta lepoan. 29 urteko beste gizon bat ere atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna