Albistea entzun

Ramiro Gonzalezek esan du Arabako ponpaketa zentralak ez direla egingo

Ahaldun nagusiak ingurumen kalte handiengatik itxi dio atea Atalaya enpresaren egitasmoari. Nafarroan beste zentral bat eraiki nahi dute
La Muelako (Valentzia) ponpaketa zentral hidroelektrikoa, bere bi urtegiekin.
La Muelako (Valentzia) ponpaketa zentral hidroelektrikoa, bere bi urtegiekin. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2022ko urtarrilak 14

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak oso modu irmoan itxi die atea Atalaya Generacion enpresak Gasteizen eta Subillan (Araba) Badaia mendilerroaren alde banatan eraiki asmo dituen bi ponpaketa zentral hidroelektrikoei: «Ez dira eraikiko; ezinezkoa da egitasmo hori egitea. Eskuduntza Espainiako Gobernuak izan dezake, baina ez dute joko tokian tokiko erakundeen iritziaren aurka». Gonzalezek, besteak beste, instalazioek eragingo luketen ingurumen kalte handia aipatu du bere ezezkoa argudiatzeko. Enpresak beste zentral bat eraikitzeko asmoa du Nafarroan, Uxue, Santakara, Murillo el Fruto, Caparroso, Erriberri eta Martzilla herrietako lurretan.

Atalaya energia parkeak eraikitzen dituen enpresa bat da, eta Arabarako bere asmoa asteazkenean egin zen ezagun. Haren eskaera Espainiako Trantsizio Ekologiko Ministerioaren datuetan agertu zen. Gasteizko zentralak 1.356 MW sortzeko ahalmena izango luke, eta Subillakoak, berriz, 1.040 MW. Dena den, badirudi asmoak bide motza egingo duela, aldundiak ez baitu erraztuko. Eusko Jaurlaritzak ere ez du begi onez ikusten, Euskadi Irratiak atzo jakinarazi duenez.

Gonzalezek nabarmendu du azpiegitura horiek oso kaltegarriak direla ingurumenerako eta bioaniztasunerako. Izan ere, horrelako egitasmo bat eraikitzea ez da erraza. Atalaya antzeko zentral bat egiten ari da Cuencan (Espainia), eta 150 hektarea lur behar ditu.

Ponpaketa zentral hidroelektrikoek bi urtegi erabiltzen dituzte, eta ura goikotik behera isuriz sortzen dute argindarra. Gero, kontsumo gutxiko orduak baliatuz, pilaturiko argindarra erabiltzen dute ur hori ponpa bidez goiko urtegira igotzeko. Arabako bi zentralen artean, 25 GWh metatzeko ahala izango lukete.

Oposizioa ere kritiko mintzatu da egitasmoarekin. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak ez du bideragarri ikusten, eta informazioa eskatu dio Jaurlaritzari. Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuak, berriz, eskaera bera egin dio Espainiako Gobernuari, eta energia enpresa publiko baten aldarria egin du: «Horrela eragotziko genuke enpresa pribatuek ingurumen kalte handia eragin dezaketen proiektu erraldoiak eraikitzen saiatzea».

Nafarroan, handiagoa

Arabako bi zentralak, dena den, Nafarroakoa baino txikiagoak lirateke, hark 2.165 MW sortuko bailituzke. El Periódico de la Energía agerkari digitalak eman zuen El Batan izeneko inguruan Atalayak eraiki nahi duen zentralaren berri. Egitasmo horretan, bi urtegiak berriak lirateke, ez bailuke baliatuko aurretik eraikitako besteren bat. Oraingoz, ez dago datarik, proposamena Trantsizio Ekologiko Ministerioaren mahai gainean baitago oraindik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metalgintzako greban eginiko manifestazio bat. Ertzaintza langileei oldartu zitzaien. ©M. T. / EFE

Hiru urteko zigor eskaera zuen metalgintzako langilea ez da kartzelan sartuko

Imanol Magro Eizmendi

Fiskaltzarekin akordio batera iritsi da eta hamabi hilabeteko zigorra onartu du. Beste bi akusatuen aurkako frogarik ez dute aurkeztu

Shangaiko portua, edukiontziz beteta ©Alex Plavevski (Efe)

NDFk aurtengo hazkunde aurreikuspenak apaldu ditu

Jokin Sagarzazu

Kezka agertu du AEBetako eta Txinako ekonomien bilakaeraren eta inflazio tasa handien inguruan.

Altan Bernedoko langileak, Gasteizko Santiago ospitalaren aurrean protestan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Bi hilabeteko grebaren ondoren, konponbidea urrun dago Altan Bernedon

Aitor Biain

Osakidetzak isuna jarri dio Arabako enpresari, gatazkaren ondorioz botikak jaso ez dituelako

Metalgintzako bi langile, Bizkaiko enpresa baten aurrean ©Luis Tejido (Efe)

Bizkaiko metalak 2023ra arte atzeratu du susperraldia

Jokin Sagarzazu

Jarduera maila %77,5 da gaur egun. Hiru enpresatik batek ez zuen irabazirik lortu iaz. 2022an 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten dute. Patronalak «oso zail» ikusten du soldatak KPIaren igoerara egokitzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.