Albistea entzun

Pandemiak beren egoera okertu duela salatu dute Bizkaiko etxeko langileek

Ugaritu egin dira paperik gabe aritzen direnak, eta kutsatutakoan bota dituzte batzuk kalera. Babes handiagoa eskatu diete administrazioei
Isabel Otxoa Bizkaiko Etxeko Langileen ELkarteko ordezkaria, atzo, Bilbon.
Isabel Otxoa Bizkaiko Etxeko Langileen ELkarteko ordezkaria, atzo, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko otsailak 5

Lan baldintza gogorrak eta zailak izan ohi dituzte etxeko langileetako askok, eta koronabirusaren pandemiak ez du askorik egin haien egoera hobetzeko. Kontrara, egoiliarren baldintzak asko okertu direla ohartarazi du Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak. Handitu egin dira kontraturik gabe lan egin dutenak, langile askok segurtasun neurri egokirik gabe lan egin behar izan dute, eta kaleratzeak ugaritu dira.

«Administrazioen aldetik erabat alboratuta sentitu gara». Etxeko langileen babesgabetasunaren berri eman zuen atzo Isabel Otxoa ELEko ordezkariak. Urtero bezala, etxeko langileen erradiografia bat egin du elkarteak, bere aholkularitza zerbitzua erabili duten beharginen testigantzetatik abiatuta.

Guztira, 468 langile artatu zituen ELEko aholkularitzak, eta horietatik %98 ziren emakumeak, eta %43, egoiliarrak. Azken horietako ia guztiak ziren atzerrian jaiotakoak, %28k Espainiako herritartasuna ere bazuten arren. Egoiliarren artean , %31k ez zuten lan egiteko baimenik: kopuru hori bikoiztu egin zen 2017tik 2019ra, eta beste 0,4 puntu igo zen iaz. EBtik kanpoko herrialdeetako etxeko langileen artean, %46k ez dute paperik (hiru puntu gehiago); haien artean, Paraguaikoak, Nikaraguakoak eta Honduraskoak nabarmentzen dira.

Otxoak azaldu zuenez, etxeko langileen prekaritatea «bere gordintasunean» utzi du agerian pandemiak. Horrela, administrazioek ez diete enplegatzaileei «kasu bakar batean ere» jakinarazi etxeko langileak segurtasunez lan egiteko jantziak eta materiala hornitu behar zituztela. Gainera, «kasu askotan» COVID-19a zuten pertsonak zaintzen geratu dira langileak, «beste aukera kalean geratzea zelako». Kontrakoa gertatu eta kutsatua langilea izan denean, haietako asko berehala bota dituzte kalera. Halaber lana galdu zuten haurrak zaintzen zituzten langile asko, ikastetxeak itxi eta berehala.

Lehen aldiz, Espainiako Gobernuak sari berezi bat sortu du lana galdu duten etxeko langileentzat, baina Otxoa kexu da gutxik jaso dutela, eta berandu gainera. Horrela, sari hori Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenek soilik eskatu ahal izan dute. Maiatzera arte ez zuten eskatu ahal izan, lehen sariak uztailean iritsi ziren, «baina batzuek oraindik ez dute eskuratu».

Sektorean lege hausteak ohikoak direla nabarmendu du ELEk, eta horregatik «arau hobeak, eta betearazten direnak» eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LABeko kideak, Sernaren atarian. ©LAB
Nafarroako UGTren 12. kongresua, 2021ean. ©Jesus Diges / EFE

UGTk irabazi ditu Nafarroako 2022ko hauteskunde sindikalak, ia %25eko ordezkaritza lortuta

Iñaut Matauko Rada

CCOO eta UGT dira hurrenak, %24 eta %23ko ordezka eskuratuta, hurrenez hurren. LAB %17tik gora geratu da.

Mondragon korporazioaren egoitza nagusia, Arrasaten. ©Mondragon Taldea

Mondragonen industria arloa %15 handitu zen iaz, Ulma eta Orona aintzat hartu gabe

Imanol Magro Eizmendi

Taldearen industria arloak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, ekipamenduei eta makina-erremintari esker batez ere. «Egoera onean gaude», laburbildu du Uzinek.

LABen elkarretaratzea Donostian, lan ikuskaritzak salatutako tabernaren aurrean ©Gotzon Aranburu (Foku)

Ostalaritzako «lan esplotazioa» salatu du LABek

Berria

Sindikatuak elkarretaratze bat egingo du Donostian atxilotutako enpresaburuen jatetxe baten aurrean.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iker Aranburu

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...