Albistea entzun

Tubacexek 150 behargin kaleratuko ditu Laudioko eta Amurrioko lantegietan

Gainerako langileak aldi baterako erregulazioan jarriko ditu. Langile batzordeak proposamena baztertu du, eta bi greba egun antolatu ditu
Langileek protesta egin zuten atzo, Laudioko lantegiaren aurrean, bilera egiten ari ziren bitartean.
Langileek protesta egin zuten atzo, Laudioko lantegiaren aurrean, bilera egiten ari ziren bitartean. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2021eko otsailak 9

Tubacexek 150 langile kaleratu nahi ditu Amurrion eta Laudion dituen bi lantegietan, Araban. Lantaldearen ia %20 da hori, hodien egileak 800 langile baititu Aiaraldea eskualdeko bi fabriketan: TTIn eta Aceralavan. Gainera, aldi baterako erregulazioan jarriko ditu gainerako beharginak, eskariak gutxitu zaizkielako pandemiaren ondorioz; martxo amaieratik irail hasierara iraungo luke, langile batzordeko iturrien arabera. Esperotako zenbakiak ziren, enpresak aurreko astean jakinarazi baitzuen enplegu erregulazio espediente bat negoziatu nahi zuela sindikatuekin, baina atzo eman zizkien xehetasunak langileen ordezkariei.

Izan ere, atzo izan zuten lehen bilera bi aldeek; zuzendaritza eta langile batzordea Laudion bertan elkartu ziren enplegu erregulazioaren negoziazioari ekiteko. Hilabeteak daramatzate harremanetan, nolanahi ere; iazko uztailean iragarri baitzuen Tubacexek doikuntza plan bat martxan jarriko zuela lan kostuak %20 txikitzeko. Baina elkarrizketa horiek ez dute fruiturik eman, eta zuzendaritzak kaleratzeak egitearen asmo irmoarekin jarraitzen du.

Enpresak «egiturazko arazoak» ditu zuzendaritzak argudiatu duenez, energiaren sektorea pairatzen ari den «krisi larria» dela eta. Azaldu du azken sei urteetan gasaren eta petrolioaren sektorean jarduera %50 murriztu dela, eta ez du espero epe motzean lehengoratuko denik. Abenduan jakinarazi zuen, hain zuzen ere, hemezortzi milioi euroren galera «jasanezinak» izango zituela 2020an.

Langileak ez datoz bat azterketa horrekin, ordea. Iritzi diote krisia «behin-behinekoa» dela, pandemiak eragindakoa, eta, beraz, egoeraren araberako neurriak behar direla horri aurre egiteko. «Oraingoan, ez dira konformatzen gure lan baldintzetan murrizketak egitearekin. Ez dira makurtzen, eta langileak kaleratzea nahi dute, eta horrekin, gure inguruko familiak egoera dramatikoan ipintzea», adierazi dute beharginek, ohar bidez. Lanpostu suntsiketa handia dela ohartarazi dute, iaz geroztik ez baitiete kontratua berritu behin-behineko beste 150 langileri.

Hori horrela, «aho batez eta irmoki» baztertu dute erabakia, eta adierazi dute ez dutela kaleratze bakar bat ere onartuko. Langileak ez daude amore emateko prest, eta mobilizazioak iragarri dituzte zuzendaritzaren erabakia salatzeko: bi greba egun egitera deitu dute datozen ostegun eta ostiralerako.

Negoziazioa hasi besterik ez da egin, halere. Hogeita hamar eguneko epea dute aurretik ados jartzeko. Ostiralean bertan izango dute bi aldeek bigarren bilera, hain zuzen ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lan merkatuak arnasa hartu du, baina zalantzati jarraitzen du

Jokin Sagarzazu

Otsailean 441 langabe gutxiago zenbatu ziren Hego Euskal Herrian, baina jaitsiera txikiena da iazko irailetik. Nafarroan bosgarrenez egin du gora. 46.594 langile daude oraindik ere lan erregulazioan
Langabezia sariaren erreformaren eta antzeko neurrien aurkako manifestazio bat, 2019an, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paris uztailean hasiko da ezartzen langabezia sariaren erreforma

Iker Aranburu

Langabezia saria txikituko diete orduan enplegua eta langabezia tartekatzen duten gehienei
Onnera Groupen erakusmahai bat, nazioarteko industria azoka batean. ©BERRIA

Enpresariak errebotearen olatuaren zain daude oraindik, kezka betean

Xabier Martin

Laboral Kutxak dio ekonomia hobera doala oro har, baina duda ugari eragin ditu egungo egoerak. Hirugarren olatuak enpresarien konfiantza higatu du, eta ez dute espero suspertzea uda aurretik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna