Albistea entzun

Laborantza

ELBk atzeman duen alternatiba

Frantziak Ipar Euskal Herriko Afog eta EHLG erresilientzia planerako egiaztatzaileetarik kanpo utzi ondoan, ELB sindikatuak erabaki du SOS Indartu elkartearen bidez egitea galde txostenak.

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

2022ko ekainak 25

Bi etxalde mota bereizten ditu Frantziako administrazioak kontularitzan: Micro BA sisteman diren etxalde ttipiak eta Errealean diren gotorrak. Negozio zenbakiaren araberakoa da sailkapena. Prezio goititzearen ondorioz jin erresilientzia planeko dirua beren kontuak Laborantza Ganbera ofizialetan edota kontu aditu baten etxean egiaztatzen dituzten hazleei ematea erabaki du Frantziak. Horietarik kanpo dira anitz; Ipar Euskal Herrian berean, hamar etxaldetarik sei. ELB sindikatuak salatu du arau berria, eta etxalde guzien ezagupena aldarrikatu du.

Micro BA sisteman diren etxaldeak laborarika 80.000 euroko negozio zenbakiaren petik direnak dira. Ipar Euskal Herrian ehunka, beraz. «Micro BA sisteman zarelarik, ez duzu zure kontuen egiaztatzerik kontu aditu baten etxean. Zure kontuak egiten dituzu, bazoaz zerga etxerat, eta hara», oroitarazi du Panpi Sainte-Marie ELBko bozeramaileak. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako etxalde andana Afog elkartearen laguntzarekin ibiltzen da kontuen pikoan ematen, edo EHLGrekin. Laguntza eskaera berri horretarik «normalki, ez zen nehor ere kanpoan gelditu behar», erran du Sainte-Mariek. Zentzugabekeria zaio bat-batean laguntza horrentzat kontu aditu baten bidetik pasatzea: «Gurea bezalako etxalde ttipietan, mila euroko laguntza hunkiko da, eta kontu aditu batek, berdin, mila euro galdeginen ditu kontu egiaztatzeko. Ez du buru-buztanik istorio horrek».

ELBk eta EHLGk aterabide bat atzemana lukete eskaera egiten duten etxalde guziak kontuan hartuak izateko. Estatuak Paueko (Okzitania) Laborantza Ganberari eta Solidarite Paysans egiturari onartu die egiaztatzaile kargua. «Solidarite Paysans horren Ipar Euskal Herriko adarra SOS Indartu da». ELBko laborari «historiko» erretiratu batzuk dira adar horren arduradunak. Horien bidez muntatuko dituzte diru laguntza eskaera txostenak. «Gure sare alternatibokoek ez badugu joan nahi Chambrerat [Paueko Laborantza Ganbera], egitura horren bitartez eginen dugu», erran du Sainte-Mariek. Astearte eta asteazkenean hazleak errezibitu zituzten Ainhize-Monjolosen, EHLGren txostenak egin eta SOS Indartuk izenpetzeko. Jakinez ekainaren 29ra arte dutela hazleek galdea igortzeko.

Espekulazio joko

Sainte-Mariek berak zerriak eta oilaskoak hazten ditu. Pertsonalki bizi dute etxaldean semeak eta biek bihien prezio goratzea. Zaldalea ekoizten ez den eremuan izanki, behartuak dira kanpotik sarraraztera. «Zerriarekin edo puralleriarekin, behar duzu bihia. Arrunt jasaten dugu kolpea».

Ekoizpena zuzenki saltzen dutenez tokiko erosleari, ezin izan dute araberan emendatu salgaiaren prezioa. «Guk prezioak ez ditugu hola bat-batean emendatzen ahal. Oilaskoa 50 zentimo emendatu dugu: %5». Arte horretan, arto tona 351 euro zen lehen, eta 430 euro da orain: +%22,5. «Arteka hori gure errebeniotik kendua da».

Asaldatzekoa dela uste du Sainte-Mariek. Ukrainako gerla estakurua dela dio, bihiarekin diru egiteko. «Espekulazio hutsa da zerealena. Orain jasaten ditugun emendatzeak ez dira gerlari lotuak. Bihi horiek denak siloetan ziren; joan den urtekoak dira». Heldu den urtean, haatik, bai gerlak eta bai idortearen ondorioek kinka gaiztotu dezaketen beldur da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Macronen aurka.</b> Frantziako presidentearen aurkako afixak ugaritzen ari dira. ©PATXI BELTZAIZ
<b>Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea eta Pello Otxandiano programa zuzendaria, atzo, Bilbon.</b> ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Sustraidun» industriaren bila

Imanol Magro Eizmendi

Baldintzapeko babes publikoa ematea eta langileek erabakiguneetan eragina izatea dira EH Bilduren industria planeko ardatzetako bi. Kooperatiba munduko izen ezagunak izan dira aurkezpenean.
Volkswagenen fabrika  Iruñean ©Jesus Diges  / Efe

Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta

Berria

Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera, urte eta erdiz, produkzioa erdira jaitsi beharko dela. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen aurrean.

Erretreten erreformaren aurkako manifa, gaur, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuen arabera, 13.000 lagun mobilizatu dira Baionan erretreten erreformaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Apirilaren 6rako deitu dute hamaikagarren protesta eguna. Horren aurretik bilera batera deitu ditu Elisabeth Borne lehen ministroak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.