Albistea entzun

Haurrak, adinekoak eta emakumeak Donetsketik ebakuatzen hasi dira

Ukrainak nabarmendu du «eremu seguruetara» eramango dituztela. Datozen bi asteetan «bizpahiru» zamaontzi dira Odesatik ateratzekoak
Bi pertsona Errusiak txikitutako eraikin bati begira, uztailean, Kramatorksen, Donetsken.
Bi pertsona Errusiak txikitutako eraikin bati begira, uztailean, Kramatorksen, Donetsken. GEORGE IVANTXENKO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2022ko abuztuak 3

Azken asteetan, bereziki Donetsken gogortu da gerra, Ukraina ekialdean, eta, horregatik, eskualdean kontrolpean duen eremua ebakuatzeko eskatu zien Volodimir Zelenski herrialdeko presidenteak herritarrei, joan den larunbatean. «Zenbat eta lehenago ebakuatu Donetsk eskualdea, Errusiako armadak orduan eta denbora gutxiago edukiko du pertsonak hiltzeko», ohartarazi zuen. Eta Ukrainako Gobernuak atzo jakinarazi zuen adingabeak, emakumeak, adinekoak eta mugitzeko zailtasunak dituztenak ebakuatzen hasi direla.

Ukrinform albiste agentziak Irina Verextxuk lehen presidenteordearen hitzak jaso zituen, eta, haren arabera, ebakuatuak tren batean abiatu ziren, eta gaur dira Kropivntskira iristekoak. Nabarmendu zuen pertsona horiek lagunduta daudela une oro, eta «eremu seguruetara» eramango dituztela. Kieven asmoa da trenez eta errepidez eramatea herritarrak mendebaldeko hirietara, zeintzuetan horiek hartzeko lekuak egokitu dituzten.

Zelenskik aitortu du Donetsketik alde egin nahi ez duten ehunka pertsona daudela. Pavlo Kirilenko da Donetskeko buruzagi militar gorena, eta asteburuan esan zuen azken hilabetean 662 pertsona hil direla eskualdean Errusiako armadaren erasoen eraginez, eta zaurituak 1.700 inguru direla.

Bestalde, Odesako portutik (Ukraina) herenegun abiatu eta 26.000 tona arto daramatzan Razoni zamaontzia atzo gauean zen Istanbulera heltzekoa, Turkiako iturri militarrek jakinarazi zutenez. Behin hara iritsita, eta Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak atzera Itsaso Beltzean zerealak esportatzeko izenpetutako akordioa aintzat hartuta, itunaren sinatzaileek osatutako koordinazio zentroko talde batek ikuskatu egingo du.

Oleksandr Kubrakov Ukrainako Azpiegitura ministroak BBC hedabideari atzo adierazi zionez, proba gisa datozen bi asteetan «bizpahiru» zamaontzi dira ateratzekoak Odesatik, eta espero du «beste norabidean ere» ontziek ibilbideak egitea. «Dena egiaztatu eta gero, korridore horretan zehar arrunta izango da nabigazioa».

Azov, «terrorista»

Errusiako Auzitegi Gorenak «talde terrorista» izendatu zuen, atzo, Azov eskuin muturreko batailoia. Joan den maiatzean, Errusiako armadak Mariupol hiriko Azovstal altzairutegia hartu zuenean, Errusiako Fiskaltzak eskatu zuen eskuin muturreko batailoi hori «talde terrorista» izendatzeko. Azoveko paramilitarrak altzairutegian gotortuta egon ziren zenbait astez. Kremlinen arabera, horietako asko, buruzagiak barne, Rostov eskualdeko (Errusia) kartzeletan daude preso.

Gerra frontean Mendebaldearen laguntza militarra jasotzen ari da Ukraina, eta Jens Stoltenberg NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiak adierazi zuen atzo, Zelenskirekin hitz egin eta gero, biei iruditzen zaiela «are» laguntza militar handiagoa behar duela Ukrainak, eta laguntza hori «azkarrago» jaso behar duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Erantzuna.</b> Lore eskaintza, Bartzelonako Rambletan, 2017an. ©Q.G. / EFE

Erasoen osteko galdera gordinak

Gorka Berasategi Otamendi

Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuek ezin ulertua eragin zuten, egileak gizartean «integratuta» zeuden gazte batzuk zirelako. 16 hildako eta 140 zauritu utzi zituzten.
«Eskoletan egiten ari dena ez da prebentzioa, antiterrorismoa da»

Ikatza baliatzen duen argindar fabrika bat, iaz, Dattelnen, Alemanian. ©FRIEDEMANN VOGEL / EFE

Karbono isuriak pandemia aurreko mailara heldu dira ia Europan

Arantxa Elizegi Egilegor

Aurtengo lehen lauhilekoan %6 handitu dira CO2 isurketak, iazko epe berarekin alderatuta. Bakarrik Finlandiak eta Norvegiak lortu dute isurketak murriztea. Bulgarian izan da igoera handiena: %38koa

 ©BERRIA

«Eskoletan egiten ari dena ez da prebentzioa, antiterrorismoa da»

Gorka Berasategi Otamendi

Erradikalizazio prozesua askotariko faktoreen uztartze bat da, Vidalen iritziz. Ohartarazi du nazioarteko politikek ere zuzeneko eragina dutela indarkeria jihadistaren indartzean.
Lula aurretik dela hasi dute Brasilgo bozetarako kanpaina

Lula aurretik dela hasi dute Brasilgo bozetarako kanpaina

Lide Iraola

Inkesten arabera, botoen %44 eskuratuko lituzke Langileen Alderdiko hautagaiak. Urrian egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...