Albistea entzun

ARKUPEAN

Antso Azkarra edo

Pauline Guelle -

2022ko irailak 16

Nola gure historia kontatu eta antzeztu? Galdera honi erantzuten dio azkenik plazaratua izan den Antton Lukuren antzerkiak: Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda. Formaz eta edukiz euskal kulturari bizi ematen dion pieza honek duela 25 urte idatzia izan zela pentsatu gabe uzten du ikuslea. Formaren aldetik, eszenatoki herrikoiak lekua mugatzen du. Hastapenetik bukaerara, lastoak eszenatokia osatzen du. Honen bidez, ikuslea bai Nafarroara baita ere baserri mundura badarama. Boluntarioen sorkuntzak diren pertsonaien jantzi merke, eskuz ber-josiek ikuslearen begietara jauzi egiten dute. Musikaz eta garagardoz osatutako zatien arteko pausek, aldiz, Erdi Aroko girora ekartzen gaitu. Ahozko poeta homerikoen pare, publikoa dibertitzeko muntatua den satirak ingurune abegitsua sortzen du. «Gestak dizue kondatuko», dio trobadoreak lehen eszenan.

Edukian, Antso Azkarra antzerkiak, gaurko begi satirikoekin so egiten dio Historiari. Errege izenez indartsua eta famaz mentsa; inutila, zozoa eta motza bilakatua da. Gudukarien mitoa zangopilatzen duen berridazketa honek gaurkotasuna duten beste hainbat gai ez ditu bazter uzten. Beti, umorearen eta dramaren arteko oreka bat atxikiz.

Gure jendarte kapitalistan identifikatzen ditugun ardatz berdintsuek pieza hau osatzen dute. Konparazione, politika, ekonomia, kultura eta erlijioa, baita emazteen tokia ere galdezkatuak dira. Paralelo anitz pentsatu ditzakegu garaiko jendartearen eta gaurkoaren artean. Ayguebelle deituriko fraideak, adibidez, erregeari diru publikoa galdetzen dio hark eraikitako proiektu «aitzindaria» eta «errentagarria» bihurtu nahi duen Konpostelako bidea plantan ezartzeko.

Emazteen rol bakoitzak ere erranahi garrantzitsua du. Oihaletxearen eszenari erreferentzia eginez, bortxaketa sistematikoari irudia eta izatea ematen diote. Gobernantza sistemei ere kritika gazia dakarkie Javier alferezaren pertsonaiaren bitartez. Nafarroako alferezak (lehen ministroak) elite politikoan eta ondoretasunean oinarritutako monarkiaren arteko haustura erakusten du. Intelektual boteretsu kalkulatzaileren eta errege inperialista gudukariaren arteko orekak mantentzen dituen erregimenaren barne eta kanpoko harremanak gure Estatu nazioen baitan argiki atzemaiten ahal diren bikote politikoen gisan.

Bi herritarrek erdi laborari, pagano, bertsolarien multzoa osatzen dute garaiko jendartearen banaketa funtzionala eta soziala agerian emanez (garaian ez baitzen klase sozialaren kontzeptua aplikatzen). Miraila egiten diote beste gortekoei Toda atsoa vs Aixa erregina ezkongaia, laborari pobrea vs Antso errege aberatsa, Toda berriz hartz hezitzaile eta herritar paganoa vs Ayguebelle fraidea, Lope bertsolari (edo trobadore) askea vs Eskultore artista erregek erosia, eta abar. Bai, gure jendartearen eta garaikoaren arteko harremanak josten ditu antzerkiak.

Aldiz, paralelo eta mirail efektu horiek ez dute antzerkiaren gaurkotasun guzia baldintzatzen. Hain zuzen ere, erregistroak dio dinamika handia(goa) ekartzen. Alde batetik, egiazko gertakari historikoei emandako kutsu irrigarriak desmitifikatzea dakar. Ber momentuan, pertsonaia bakoitzaren eraikitze zizelkatuaren prozesuak erranahi konplexuago batera badarama publikoa. Aixa erreginaren pertsonaia isilak errefusatzen duelarik Antso Azkarrarekin ezkontzea, bere rolari beste garrantzi bat ematen dio; emazte jauskorraren izatea utzi eta erregina boteretsu eta independentearen koroa janzten du.

Bukatzeko, aktore eta zuzendarien lanek pertsonaien inkarnazio osoa lortzen dute, publikoaren kezkak eta irriak eraginez. Antzerki herrikoitik heldu dira aktore denak, eta horri esker gorputz eta ahotsek espazioa eta testua orain eta hemen ematen dute. Funtsean, antzerki honek ez du gure historia kontatzen. Euskal kulturaren katebegi bat da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.