Albistea entzun

Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek

2005ean hustu zituzten kokaguneak, Ariel Sharon lehen ministroaren aginduz. Haietako bat palestinarren jabetza pribatuan dago eraikia
Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian, artxiboko argazki batean.
Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian, artxiboko argazki batean. ABIR SULTAN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko martxoak 22

Israelgo Legebiltzarrak atzo goizaldean onartu zuen kolonoei Zisjordania iparraldeko lau kokagunetara itzultzea ahalbidetuko dien zuzenketa. Egitasmoak atzera bota du 2005ean Ariel Sharon Israelgo lehen ministro zela onartutako lege bat. Arau hura baliatu zuten duela ia hogei urte Gazan zeuden 21 kokaguneak eta aipatutako Zisjordaniako laurak husteko.

Israelgo gobernuburu Benjamin Netanyahurekin koalizioan den eskuin muturrarena izan da egitasmoa, eta aldeko 31 boto eta aurkako 18 jaso zituen bozketan. Hori onartuta, kolono juduak Jenin eta Nablus hirien inguruan dauden Homesh, Sa-Nur, Kadim eta Ganim kokaguneetara itzuli ahal izango dira, betiere Israelgo armadaren onespena jaso ondoren.

Orotara 650.000 eta 700.000 kolono bizi dira legez kanpoko kokagune juduetan, eta haietatik gehienak edo ia guztiak palestinarren jabetza pribatuetan daude eraikiak, Zisjordaniako lurralde okupatuetan eta Jerusalem ekialdean. Netanyahuren gobernuko hainbat ministro ere eskuin muturreko kolonoak dira: besteak beste, Finantza ministro Bezalel Smotrich eta Segurtasun ministro Itamar Ben-Gvir. Iaz gobernu akordioa hitzartu zutenean, eskuin muturrak iragarri zuen bere lehentasunen artean zeudela bederatzi kokagune legeztatzea eta aurrez eraikitakoak handitzea.

Nazioarteko legediaren arabera, kokagune guztiak dira legez kanpokoak, baina Homeshek ez ditu betetzen Israelgo legeak ere, Gorenaren arabera, kokagunea dagoen lurrak Burkako palestinarrenak direlako. Hala ere, Israelgo armadak base militar bat du bertan, eta eskola judu bat ere badago; hala, kolonoak arazorik gabe sar daitezke kokagunea zegoen eremura, militarren onespenarekin.

Gazara ere bai

Eskuineko legebiltzarkide Limor Son Har-Melechentzat ez da nahikoa Zisjordaniako lau kokaguneetara itzuli ahal izatea, Gazan hustutako guneak ere berreskuratu nahi ditu. «Ez dugu lokartu behar, eta urratsak egiten jarraitu behar dugu; terroristen habia bilakatu den gure etxera itzuli behar dugu», esan du Har-Melechenek, Gazako Gush Katif kokaguneari erreferentzia eginez.

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentetzarako eledun Nabil abu Rudeinak gogor gaitzetsi zuen Israelgo Legebiltzarraren erabakia, eta gogorarazi du NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak legez kanpokotzat dauzkala lurralde okupatuetako kokagune guztiak. «Israelgo Gobernuak etengabe botatzen dio erronka nazioarteko legediari, eta ahalegintzen da tentsio giroa baretzeko saioak indargabetzen», salatu zuen Abu Rudeinak, eta eskatu zion nazioarteari har dezala estu Israelgo Gobernua, nazioarteko legedia urratzen duten erabakietan atzera egitera behartzeko.

Lehen ministro kargua hartu zuenean, Netanyahuk aurreratu zuen «Israelgo lur guztian» jarriko zituztela kokagune berriak, hasi Zisjordaniatik eta Golango gaineraino. PANek aurrez ere ohartarazi du kokagune horiek bake prozesua urratzen dutela eta ezinezko bihurtzen bi estaturen konponbidea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kosovoko serbiar ugari protestan, gaur, Zvecan herriko udaletxeko eraikinaren aurrean. ©GEORGI LICOVSKI / EF

Pristinak atea ireki dio Kosovo iparraldean udal bozak berriz egiteari

Mikel O. Iribar

Lehen ministroak zehaztu du herrialdeko indarren aurkako indarkeria amaitzean eta Bruselako akordioa errespetatzean soilik egingo dituztela hauteskundeak. EBk Belgradi eskatu dio alde batera utz ditzala boikoterako deiak.

Auto bat txikituta, Xebekinon (Errusia) ©EFE

Kremlinen kontrako indarrek bi zibil hil dituzte Errusian

Igor Susaeta

Kremlinen aurka ari direla dioten bi miliziak adierazi dute Errusiako indarrekin borrokan dihardutela Belgorod eskualdean.

AEBetako armadko MQ-9 Reaper motako dronea, borroka misio batean, Afganistago hegoaldean, datarik gabeko argazki batean. ©Leslie Pratt/ EFE

Drone adimentsuak hil al du bere giza kontrolatzailea?

Edu Lartzanguren

AEBetako Aire Armadako koronel batek adierazi duenez, adimen artifizial batek gobernaturiko drone batek bere kontrolatzailea hiltzea erabaki zuen ariketa birtual batean, bere xedea betetzeko oztopoa zela iritzita. Armadak ukatu egin du.

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohi eta JxCko burua, azken udal hauteskundeetako kanpaina batean. ©Quique Garcia, EFE

Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du

Gorka Berasategi Otamendi

Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.