Noiz sortua: 2019-01-23 00:30:00

ARKUPEAN

Atzo

Xabier Mendiguren Elizegi -

2019ko urtarrilak 23

Egunotan prentsan ikusi dut artikulu bat literatura frantsesari buruz, non esaten den azkenaldiko idazle eta liburuak arretaz irakurriz gero, antzeman zitekeela Frantzian protesta giro moduko bat egosten ari zela, jendearen ondoeza bistakoa zela, bizirauteko arazoak gero eta nabarmenagoak zirela, ilusioa gero eta txikiagoa, haserrea pizteko aski zela pospolo bat, nola izan den azkenean erregaien prezioa igotzea, jaka horien matxinada ekarri duena. Kazetariak bere tesia frogatzeko hainbat idazleren hitz, uste eta aipuak jasotzen ditu, hala nola Michel Houellebecq, Nicolas Mathieu, Didier Eribon, Edouard Louis, Annie Ernaux, Florence Aubenas...

Artikulua, berez, iruzurti samarra da, sarean Xabier Gantzaraini irakurri diodan bezala. Esaldi zaharra geurera moldatuta, «jakinda gero, salda bero». Hau da, edozer gertatuta ere, a posteriori beti aurkitu ahalko dituzu hori aurreikusten zuten zantzuak, nola egiten duten beti ekonomistek, krisi bat gertatzen den aldiro haren aurrekariak argiro aletuz, etorriko zenaren ezinbestekotasun matematikoa frogatuz bezala, aldez aurretik inork igarri ez bazion ere. Iruzur hori ukaezina izan arren, hipotesiarekin jolas egitera gonbidatzen du Gantzarainek: «Zer erakutsiko luke euskal literaturaren azterketa batek?».

Gonbita edo erronka hori onartu, eta gogoetan hasi naiz, edo errepaso mental arin bat egiten hobeto esanda, azken urteko euskal liburuek, narratiba arlokoek zehatzago esanda, zer panorama marrazten ote duten. Ondorio garbirik atera ez baldin badut ere, gauza bat egin zait deigarria: gure literaturak, oro har, ez duela askorik hitz egiten egungoari buruz, atzokoa duela gai nagusia. Esplizituki aipatzen du «atzo» hori Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena bere azken (lehen) ipuin-bilduman, baina hitzez hitz esan ez arren beste hamaika liburutan aurki dezakegu: 80ko hamarkadako guardia zibilaren enboskada bat eta haren ondorioak kontatzen ditu Garbiñe Ubedak Sasieskola-n, Imanol Larzabalen bizitza hartzen du gaitzat Harkaitz Canok Fakirraren ahotsa-n, borroka armatua eta kartzela dakartza gogora Pako Aristik Rosa itzuli da nobelan, memorian arakatzen dabil Aritz Gorrotxategi ere Ahazten ez diren gauzak ipuin bilduman, 36ko gerraraino doaz Yoseba Peña edo Joanes Urkixo, Hariak eta Ekaitza urrun nobeletan, Zamorako kartzelaraino itzuli da Xabier Amuriza Neska bat leku inposiblean eleberrian, eta 80ko heroinaren deskalabrua marraztu du Ekaitz Goienetxeak Zaldi mamarroa-n. Kontagintzatik saiakerara salto eginda, Xabier Gantzarainek berak ere gure iragan hurbilaren irakurketa eta interpretazioa egiten du hainbat artelanen bidez bere Zuloa saio-bilduman.

Ez nabil ezer salatzen, ez dut esan nahi gure gizartearen arazo eta gorabeherei ez ikusia egiten ari garenik. Konstatazio bat da, beste ezer baino gehiago: gatazka armatua gutako gehienon bizitzak markatu dituen datu eta gai nagusia izan den moduan, hura nola kontatu zalantzan eta jirabiran gabiltza gaur egun; ahaztu gabe haren alderdi asko luzatu egiten direla egungora, eta zauri asko geratzen direla oraindik itxi gabe.

Joera honetatik kanpo geratzen dira nobela beltza idazten dutenak, hala nola Iñaki Irasizabalen Aramotz, Alberto Ladron Aranaren Film zaharren kluba, Jon Arretxeren Ez erran deus, edo zientzia fikzioa lantzen dutenak, adibidez Asel Luzarragaren Bioklik edo Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua; gerra horretatik aparte geratzen dira, orobat, beste gatazka mota batzuk kontatzen dituztenak ere, generoari lotuak batik bat: esate baterako Katixa Agirreren Amek ez dute edo Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa. Etorkizunak nondik joko duen asmatzeko, azken hauek eman diezagukete arrastoa.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Alemaniako Esslingen hirian klima larrialdia aldarrikatzeko eginiko protesta bat, apirilean. ©RONALD WITTEK / EFE

Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak

Maite Asensio Lozano

'COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde' manifestuaren bi sustatzaile elkartu ditu BERRIAk, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira. Zientziak mahai gainean jarritako ebidentziei erreparatuta, «norabidea aldatu» behar dela esan dute, eta urrats sendoak eskatu dizkiete gobernuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna