Onintza Enbeita.
BIRA

Hil eta gero

2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Lazkao Txikiri entzun genion hil eta gero ontzen direla mizpira eta gizona. Gizakiaz ari zen noski, baina emakumeok hain gizaki ez ginen garai bat ere izan zen (nahiz eta askok matriarkatua deitu dioten). Kontuak kontu, egoera askotan ondo datorkigun bertsoa da Lazkao Txikirena. Izan ere, gizakiok badugu joera lurperatzen dugun hori zerura jasotzeko. Bizi izan direnean jasan ez ditugun pertsonen hiletetara joaten gara. Sekula gustatu ez zaizkigun musikariak hil ondoren entzuteko mania daukagu. Idazle bat hiltzen denean haren liburuak izugarri saltzen dira. Politikari bat hiltzen denean, ahaztu egiten zaigu zenbat bizitza izorratu zituen. Ez dut nik esango inoren minean atzamarra sartu behar dugunik, baina aizue, isilik egotearekin nahikoa da batzuetan. Ez dut nik esango inor hil denean poztu naizenik, baina ez da derrigorra zerbait esatea.

Adibidez, sekulako kirolaria izan den arren, emakume bat bortxatu zuen gizon bat hil da ozeanoaren beste aldean. Ozeanoaren beste aldean. Beraz, hemen, hura han pertsona ona izan zela esateak ez du ia ezertarako balio. Ezin da notizia besterik gabe eman? Ezin gara sarean isilik egon? Hil egin da, kito. Ez dago izan ez zena azpimarratu beharrik, ez dago zeruetara jaso beharrik. Ez dago emakume bat bortxatu zuela ahaztu beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.