Albistea entzun

ASBko zuzendaritzak Elite mailako taldea erretiratzea erabaki du

Jokalariek planto egin zuten duela bi aste, Tolosaren aurkako Frantziako Kopako partidan. Salatu dute baliabideak eta jokalariak falta zaizkiela
Baionako jokalariak denboraldi honetako partida batean.
Baionako jokalariak denboraldi honetako partida batean. STEPH V. PHOTOS Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko azaroak 18

AS Baionako nesken errugbi taldeko jokalariek planto egin zuten azaroaren 7an, eta ez ziren zelairatu, Okzitaniako Tolosaren aurkako partidan. Baldintza txarrengatik, jokalari faltarengatik, eta entrenatzeko bitarteko eskasengatik protesta egin nahi izan zuten horren bidez. Eskaerei erantzun beharrean, klubeko zuzendaritzak erabaki du Frantziako Eliteko txapelketatik erretiratzea taldea.

ASBren zuzendaritza batzordeko hemeretzi kidek bozkatu zuten atzo taldearen sasoia amaitzearen alde. Hemezortzik bozkatu zuten kontra, eta batek zuri. Gilles Peynoche klubeko presidentea France Bleu irratian mintzatu zen hartutako erabakiaren inguruan: «Ez da zigorra, nahiz eta klubeko kideek gaizki hartu». Atzo bertan bidali zioten gutuna Frantziako Errugbi Federazioari, lehia uzteko erabakiaren berri emateko.

Peynochek adierazi zuen klubeko kideek eta boluntarioek gaizki hartu zutela jokalarien greba. Gaineratu duenez, segurtasun arrazoiengatik erabaki dute sasoia ez amaitzea. «50 jokalarietatik hamar bat lesionaturik daudenean 38-40 bat aurkeztuta jokatu beharra ezinezkoa da».

Jokalariek esan zuten gogorra izan zitzaiela planto egiteko erabakia hartzea, baina ezinbestekoa zutela euren ahotsa entzunaraztea. Azken boladan hainbat jokalari garrantzitsuk utzi dute taldea, beste klub batzuetan baldintza hobeak eskaintzen dizkietelako. Horien artean dago Maika Brust baxenabartarra: Eibarren jokatzen du orain. Aurrez Pauline Bourdonek ere utzi zuten taldea, azken urteetan taldeko izarra izandakoak, Okzitaniako Tolosaren eskaintza onartu baitzuen.

Hala, lehen lerro osoa falta zutela esan zioten zuzendaritzari, eta zehaztu zuten bigarren mailako taldeko jokalariak zelaira ateratzea haiek fisikoki arriskuan jartzea litzatekeela. Jokalariek esan zuten zuzendaritzak ez zituela serio hartzen, eta horregatik erabaki zutela keinu ikusgarri bat egitea eta partida ez jokatzea.

Salatu zutenez, entrenatzeko ere larri dabiltza, jokalariak falta dituztelako, eta salatu dute prestaturik ez dauden jokalariekin aritzera behartu dituztela. Taldea zahartzen ari dela esan zuten, eta inbertsio gehiago egiteko eskatu zioten klubari. ASB taldeko jokalariak ez dira profesionalak: ez dute dirurik jasotzen errugbian jokatzeagatik.

Peynochek onartu du klubak ez duela baliabiderik besteak beste Okzitaniako Tolosaren eta Montpellierren kontra lehiatzeko Elite mailan, baina erabaki zutela sasoia hastea, aurrera egingo zutelakoan. Haatik, egoerak eragina izan du taldearen emaitzetan, eta ligako azkenak dira.

Presidenteak hausnartzeko eskatu die bai federazioari, baita Baionako Udalari ere. «Elitean egoteko, piramide bat behar da. Piramidea formakuntza da, hezkuntza da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren (EPEL) Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko duten hamabi pilotariak, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Eremu txiki, borroka handi

Julen Etxeberria

Ostiralean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, eta azaroaren 20an jokatuko da finala, Bilbon. Dario ariko da Victorren ordez, eta Agirre Bengoetxea VI.aren ordez. Irribarriak ez du jokatuko

<b>Bidasoako jokalariak, joaneko partidan, Magnus Langelanden jaurtiketa oztopatu nahian .</b> ©JON URBE / FOKU

Aldeari eutsi behar dio

Beñat Mujika Telleria

Gaur jokatuko du Bidasoak Europako Ligara sailkatzeko azken neurketa. Joanekoan 30-27 irabazi zuten irundarrek Artalekun

Elur Alberdi, atzean, Laruent Cado taldekidearekin batera. ©ELUR ALBERDI

Bigarren gaztaroan dago

Zuriñe Iglesias Sarasola

Duela hiru urte lehiara bueltatu ostean, Alberdik Munduko Txapelketa irabazi du arraun egokituko PR3 scull mistoaren modalitatean. Lortutakoa ‹‹izugarria›› dela dio. Orain, begia jarria du 2024an Parisen egingo diren Paralinpiar Jokoetan. Etxetik gertu izanda, «ametsa» da harentzat han parte hartu ahal izatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...