Onintza Enbeita
BIRA

Gorrotoz

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Ez diot hemen nire hautu politikoari izenik jarri beharrik. Euskal Herriak badaki non ibili naizen eta erraz ondorioztatu dezake non nabilen. Askotan leporatu izan zait, aurpegiratu izan zaigu, gorrotoak bultzatutako proiektu politikoa defendatzen dugula. Gehiago oraindik: espainiar eta frantziar nazionalistentzat, gorrototik dator burujabe izateko nahia. Ez nago ados, eta ez naiz inoiz egongo. Pertsona zoragarriak ezagutu ditut zokondo beldurgarrietan, eta maitasunez hartu naute beti: kartzelarako autobusean, aspaldiko bilera erdi ezkutuetan, tabernan, manifestazioetan, udaletxean zein Madrileko gauaren hotzean.

Gorrotoz tratatu naute, ordea, kartzeletako funtzionarioek bisitak ukatu dizkidatenean. Gorrotoz tratatu naute ertzainek euskaraz hitz egin diedanean. Gorrotoz tratatu naute gure herriaren askatasuna nahi omen dutenek porlanaren politika kritikatzen joan natzaienean. Gorrotoz begiratu didate Madrileko egunaren beroan haien gorbaten gainetik gure gorputzak daudela esan diedanek. Gorrotoz eta gutxiespenez galdetu didate mila milioi aldiz nire gustu musikalari buruz. Gorrotoz itxi ziguten lan egiten genuen erredakzioa. Gorrotoz.

Orain Josu Urrutikoetxearen bila joan diren moduan: gorrotoz, gorroto handiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.