Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

KRITIKA. Musika

Anglosaxoiarren musika

Jesus Mari Begoña -

2019ko martxoak 6

Musika-Musica jaialdia

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregian. Egunak: Martxoaren 1, 2 eta 3an.

Britainia Handiaren inperioak eta Estatu Batuen hegemonia politiko, ekonomiko eta militarrak artegintzaren loraldia erraztu zuten lurralde horietan XIX. eta XX. ordura arte eta mendeetan zehar izandako domeinua kenduz Europari. Horretarako, lagungarri izan zitzaien oso Europako diktadura desberdinengandik ihesean joandako hainbat intelektual eta musikari; baita irratiaren eta telebistaren asmakizun ere, musika klasikoa zabaltzeko bereziki. Musika horri, jazzari eta zinemari begiradatxoa ematea izan da aurtengo Musika Jaialdiaren helburua.

Esaterako, Les Disonances izeneko orkestra gazteak, naziengandik AEBEtara arrapaladan ospa egin zuten bi musikariren, Erich Wolfgang Korngolden eta Bela Bartoken, lanak interpretatu zituen, David Grimal biolin jolea bakarlari zela, eta zuzendaririk gabe ( a ze ustekabea !). Ezezagunagoa da Korgold gure artean, zinemako musikagatik ez bada, eta ederra da haren Biolinerako Kontzertua Re Maiorrean. Erromantizismo osteko eta zinemako musiken artean mugitzen den hiru mugimenduko kontzertuan, biolinari eusteko da orkestra, eta harritu egin gintuen zuzendaririk gabe musikariek lortu zuten amalgamak.

Gure ustez, Bela Bartoken Orkestrarako Kontzertua-k hobeto lagundu zion zuzendaritza gabeko saioari, konpositoreak bakarlari moduan lantzen zituelako instrumentuak, eta nabarmen asmatu zuen biolin-bakarlariak instrumentuari emandako trataera urratuagoan, eta vibratorik gabe. Kontutan hartzekoa da bigarren mugimendua, non instrumentu bikoteak interbalo diferentetan jokatzen duten, edota, azkenean, Hungariako dantzak oinarri harturik, etengabeko mugimendu musikalean fugan bukatzeko. Baleko emaitza iruditu zitzaigun gazteen ahalegina eta, publikoaren arreta beroari eskerrak emateko, David Grimal biolin joleak egitarautik kanpoko pieza eskaini zigun.

Beste aldetik, asko gehiago espero genuen Judith Jauregi eta Gerard laukotearen egitarautik eta kontzertuaren iraupenetik. Bil Evansen Danny Boy-k, Amy Beachen Four Sketches-ek eta Granadosen pianorako lanek ez daukate kontzertua osatzeko adina mamirik, gure ustez. Musikari gazteen ariketak ziruditen, eta ez zituzten joleen balioak azaleratzeko biderik eman. Biek ala biek mailarik eman ez arren aukeraketan, Jauregik garbitasuna adierazi zuen teklatuan, pedalaren erabilpen egokia, dinamika desberdinak, tenpo rubatoak... Gerard laukoteak ere batasuna, teknika eta gustua erakutsi zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«'Bertsolaria naiz' esan behar izan diot neure buruari, sinesteko»

Hodei Iruretagoiena

«Inpostorearen sindromea» sarri sentitu izan du Saioa Alkaizak bertso ibilbidean, bere burua bertsolari gisa justifikatu beharra. «Ez nuen ikusten nire antzekorik Nafarroan». Anaitasunan finaleko plaza hartu, eta txapela jantzita atera da orain.
Leire Vargas eta Alaine Agirre, atzo, Donostian, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. ©JON URBE / FOKU

Leire Vargas eta Alaine Agirreren liburu sarituak argitaratu dituzte

Gorka Arrese

Ama izatearen nahiari eta ezinari buruzkoa da Agirreren 'Karena' eleberria. Vargasen lehen poema liburua da 'Dena ametsa den irudipena'
 ©BERRIA

Diskorik atera behar ez zutenen diskoa

Iñigo Astiz

Hamabi kantako disko fisikoa kaleratu du Dupla bikoteak, nortasun ikur duen genero nahasketa askea oinarri hartuta: 'Nahieran'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.