Albistea entzun

Uztailaren 7tik 9ra egingo dute Hendaiako X. Guitaralde jaialdia

«Asmo handiko egitaraua» prestatu dute urteurrenerako. Thomas Dutroncek, Mike Sternek eta Ruper Ordorikak joko dute, besteak beste
Pauline eta Juliette lapurtarrek Guitaralde jaialdian joko dute, uztailaren 7an.
Pauline eta Juliette lapurtarrek Guitaralde jaialdian joko dute, uztailaren 7an. GUITARALDE Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2021eko apirilak 10

Gitarrak eskaintzen dituen aukera guztiak zaleen esku jartzea du xede Guitaralde jaialdiak. Hainbat herrialdetako musikariak biltzen ditu urtero Hendaian (Lapurdi), eta aurten hamargarren aldia izango du. Guitaralde elkarteak antolatzen du egitasmoa, Hendaiako Herriko Etxearekin, besta batzordearekin eta turismo bulegoarekin elkarlanean, eta urtemuga ospatzeko «asmo handiko egitaraua» osatu dute. Uztailaren 7tik 9ra izango da.

Jean Marie Ekai gitarra jotzailea da jaialdiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa. Itoiz taldearekin aritu zen zenbait urtez, eta gerora batetik bestera ibili zen musikari gisa. Baina inoiz ez du galdu Euskal Herriarekiko lotura, eta horregatik antolatu zuen festibala, batean eta bestean sortutako harremanei esker. Pozik agertu da hamargarren jaialdia egin ahal izateagatik: «Urteurrena ospatu nahi dugu hiru arrats berezi eskainiz, sei soken zaleen eta musikazale guztien atseginerako».

Bruno-Michel Abati senegaldarrak irekiko du festibala, uztailaren 7an. 1980ko hamarkadan hasi zen musikan, eta estiloak gurutzatu izana da haren ibilbidearen bereizgarria. 19:00etan joko du, Anton Abadia gazteluan. Ondoren Ruper Ordorika taularatuko da, 21:30ean, Gaztelu aretoan.

Hurrengo egunean, uztailaren 7an, sona handiko musikari batek hartuko du txanda: Mike Stern AEBetako jazz gitarristak. Harekin batera ariko dira Nicolas Viccaro perkusionista, Hadrien Feraud baxu jotzailea eta Stephane Guillaume saxofoi jotzailea. 21:00etan izango da kontzertua, Gaztelu Zahar frontoian. Haren aurretik, Pauline eta Juliette bikoteak joko du, toki berean. Kanbo eta Itsasuko (Lapurdi) bi musikari horiek 2014an ezagutu zuten elkar, eta berehala ekin zioten elkarlanari. Iazko abenduan atera zuten bigarren diskoa, Veloma.

Azkenik, uztailaren 9an Michael Jones musikari galestarrak emango du lehen kontzertua, Jean Marie Ekairekin batera, formatu akustikoan. Jonesek 2017ko Guitaralden parte hartu zuen, eta zuzendariak berriro gonbidatu nahi izan du hamargarren urtemugarako. Gaztelu Zahar frontoian emango du kontzertua, 21:00etan.

Haren ondotik, Thomas Dutronc frantziarra igoko da taulara, haren talde osoarekin: zortzi musikari izango dira, orotara. Françoise Hardy eta Jacques Dutronc musikarien semea da Dutronc, baina ez zuen hasieratik hautatua musikaren bidea. Lehenik argazkilaritzan aritu zen, eta 2000ko hamarkadan murgildu zen gitarraren munduan. Kontzertuan disko berria aurkeztuko du: Frenchy.

'Off ' egitaraua

Kontzertu nagusiez gain, iaz egin zuten moduan, Hendaiako beste gune batzuetan —hala nola tabernetan edo hoteletan— emanaldi txikiagoak antolatuko dituzte, tokiko artistekin. Off egitaraua deitu diote egitasmoari.

Gainera, atzera begirako erakusketa bat jarriko dute Gaztelu aretoan, hamar urteotan jaialdian aritu diren artisten argazkiekin eta jaialdiko kartelekin.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Artozkiko artelanen aurkezpena

'Artezki'-ko hamalau lan erakutsita, falta direnak itzultzeko eskatu dute

Ainhoa Sarasola - Iker Tubia

Itoizko urtegiaren kontra aritu zirenek azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Artozkin galdutako hamazazpi lan falta dira oraindik. Agertu direnak Iruñean eta Agoitzen ikusgai izanen dira

Xabier Mendiguren Bereziartu, iazko azaroan. ©Izaro Andres / Foku

Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzailea eta idazlea hil da, 78 urte zituela

Arantxa Iraola - Ekhi Erremundegi Beloki

Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen, eta euskaltzain urgazlea.

Itoizko urtegiko irudiak, kanoa batetik eginak, Irati ibaia zena zeharkatzen, Artozki inguruan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Itoizko oroitzapenak igerian

Iker Tubia

Hogei urteko borroka izan zen Itoizko urtegiaren kontrakoa. Duela hogei urte, Itoitz eta Artozki herriei eusten saiatu ziren ekintzaileak. Bide guzietatik saiatu arren, ez zuten proiektua gelditzerik izan.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etengabeko prozesu baten emaitza da gure lana»

Olatz Enzunza Mallona

Nahiz eta ziurgabetasuna ofizioaren parte izan artearen arloan, funtsezkoa da egiten den horretan tematzea, Susana Talayero artistaren ustez. Gure Artea saria jasoko du bihar, ia 40 urteko ibilbide artistikoagatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...