Albistea entzun

Gabriel Erkoreka konpositoreak irabazi du Espainiako Musika Saria

Euskal folkloretik hartutako tresnak baliatzeko duen modua eta daukan «konposizio lengoaiaren aberastasunagatik» saritu du epaimahaiak
Gabriel Erkoreka konpositorea, artxiboko argazki batean.
Gabriel Erkoreka konpositorea, artxiboko argazki batean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2021eko urriak 14

«Bere ibilbide dirdiratsuagatik» eta «bere konposizio lengoaiaren aberastasunagatik» jasoko du Espainiako Musika Saria Gabriel Erkoreka konpositoreak (Bilbo, 1969), konposizioari dagokion alorrean. Horrez gainera, bere lanetan «euskal tresna tradizionalen soinua uztartzeko duen modu pertsonala» ere nabarmendu du epaimahaiak. Zuhaitz eta Basalt obrak aipatu dituzte horren adibidetzat, eta, azkenik, «bere musikaren nazioarteko hedapena» ere azpimarratu dute. 30.000 euro jasoko ditu sortzaileak.

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta ohorezko sariak jaso zituen Konposizioan zein Pianoan. 1995ean onartu zuten Londresko Royal Academy of Music-en, eta, han ere, hainbat aipamen berezi jaso zituen egindako lanagatik. Pianorako, ahotserako, orkestrarako zein bestelako formatuetarako musika sortu du. Naturarekiko kezka igar daiteke haren obretako askotan, eta baita bateko zein besteko musika tradizionala txertatu eta harekin esperimentatzeko joera ere.

Adarkatuz doan obra bat

Hain zuzen ere, horren guztiaren erakusgarritzat aipatu du Zuhaitz obra epaimahaiak. 2016an estreinatu zuen lana Erkorekak, Madrilen, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, eta Espainiako Orkestra eta Koruarekin, eta, gerora, 2019an aurkeztu zuen lehenengoz Euskal Herrian; kasu hartan Euskadiko Orkestrarekin. Saio haren aurkezpenean azaldu zuenez, izenburuak, sinbolikoki, «bizia hartzen duen zuhaitz bati» egiten dio keinu. «Egurra da piezaren oinarriko materiala, batez ere Kalakan-en txalapartaren bitartez, baina baita orkestrako hainbat instrumentutan ere: marinba, xilofonoa, egurrezko taulak...». Obraren egitura ere «adarkatuz» joaten dela gehitu zuen, eta sakoneko mezua «naturaren aldeko oihu bat» zela ere zehaztu zuen. Espainiako Musika Saria eman dion epaimahaiak konpositoreari txalotu dion musika «kultua» eta folklorea uztartzeko duen moduaren erakusgarri ere bada lana.

Nabarmentzekoak dira 2013an Zaragozan (Espainia) aurkeztutako Ametsak, zein Donostiako Musika Hamabostaldian estreinatutako Ilargi obrak ere. 2017an Tramuntana izeneko lan sinfonikoa aurkeztu zuen Cadaquesko Orkestrarekin, Bartzelonan, Orkestra Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketaren barnean. Eta, kasu hartan ere, Kataluniako folkloreko hainbat elementu baliatu zituen bere konposiziorako. 2020an estreinatu zuen saritu berri duen epaimahaiak nabarmendu dion beste lana: Basalt. Iñaki Alberdi musikariak interpretatu zuen ordukoan Erkorekak akordeoi mikrotonalerako sortutako pieza.

Torrent, 95 urterekin saritua

Aurrez ere zerrenda luzea osatzen dute Erkorekak jasotako sariek. Musika Konposiziorako Reina Sofia saria jaso zuen, esaterako, 2008an, eta Erromako Saria jaso zuen 2001ean. Horiek, besteak beste. Egun irakasle da Musikene Goi Mailako Musika Eskolan, eta Bilboko BBVA fundazioak antolatutako musika garaikideko kontzertu zikloaren koordinatzailea ere bada.

Montserrat Torrent musikaria ere saritu du epaimahaiak, interpretazioari dagokion alorrean. 95 urte beteak ditu Torrentek, eta haren ibilbide osoa izan dute kontuan hari ere Espainiako Musika Saria ematean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Erakusketaren aurkezpen ekitaldian Bilboko Guggenheim museoko ordezkariak eta komisarioak ©Monika del Valle/ Foku

Emakumezko artista abstraktuak bistaratu ditu Guggenheimek

Iñigo Astiz

Bilboko Guggenheim museoak emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa zabaldu du: Emakumeak abstrakziogile. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Edgar Wrighten 'Last Night in Soho' filmeko irudi bat. ©Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Amirpour, Blomkamp, Wheatley eta Wright, Beldurrezko Zinemaren 32. Astean

Andoni Imaz

Zinemaldiaren egitarau osoa aurkeztu dute, eta abonuak bihar jarriko dituzte salgai. La cabina-ren emanaldi berezi bat egingo dute, eta ziklo bat antolatu dute Stanislaw Lem idazlearen lanetan oinarritutako filmekin.

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Berria

Euskal musikaren ondarearen alde egindako lana aitortuko diote, haren berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean urte luzez garatutako jardun oparoa.

Alex Gurrutxaga, Txani Rodriguez eta Mikel Reparaz erdian, Javier de Isusi pantailan, eta Bingen Zupiria Kultura sailburua eta Andoni Iturbe Kultura sailburuordea hegaletan, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Euskadi saria Alex Gurrutxagari, Leteri buruzko saiakeragatik

Javi West Larrañaga

'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria' liburuagatik jaso du saria Gurrutxagak. Txani Rodriguez, Mikel Reparaz eta Javier de Isusi saritu dituzte gaztelerazko eta ilustrazioko arloetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.