Albistea entzun

Ikus-entzunezkoen Legearen «kutsu ekonomizista» salatu dute

Iosu Alberdi -

2022ko maiatzak 25

EH Bilduko eledun Mertxe Aizpuruak «belaunaldi berrientzako bereziki garrantzitsua» izango den lege gisa definitu zuen atzo Ikus-entzunezkoen Lege proiektua, ostegunean Espainiako Kongresuko osoko bilkurara iritsiko dena. Koalizio subiranistak, baina, ez zuen zehaztu zer bozkatuko duen, eta espero du Espainiako Gobernuak zuzenketen inguruan «hausnartzea». Izan ere, EH Bildu abstenitu egin zen aurreko astean, Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordean. «Espiritu ekonomizista bat dago lege honetan, eta izan behar zuen balio sozial, komunikatibo eta kulturala desagertuta dago erabat», adierazi zuen.

Aizpuruaren esanetan,batzordetik ateratako lege proiektuak «akats larriak» ditu, «zenbait aurrerapen» eragingo dituen arren. Testua «gutxienekoen» akordio gisa kalifikatu zuen, eta Europako beste zenbait herrialdetan martxan diren legediekin alderatuta «oso kontserbadorea» dela esan: «Eduki demokratikoetan Europara homologatzeko aukera bat galdu da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegiko egituratze eta egonkortze lanak, 2021ean. ©BERRIA

Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak

Imanol Magro Eizmendi

Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hilabetez luzatu dute.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Javi West Larrañaga

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...