Jaurlaritzaren bake planarekin bat egin du EGK-k

2014ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko, elkarrekin jardungo dute hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Atzo sinatu zuten lan hitzarmena Iñigo Urkullu lehendakariak eta Itsaso Andueza EGK-ko presidenteak, Lehendakaritzan. Hitzarmen horren arabera, bakea sendotzeko egitasmoetan gazteek parte hartzea bilatuko da. Horretarako, trebakuntza programa bat jarriko da abian, eta gune ireki bat sortuko da gazteek beren lekukotasunak, esperientziak eta ikuspegiak hainbat formatutan bidal ditzaten. Era berean, gazteen eta gazte elkarteen arteko topaketa bat antolatuko dute, bakearen eta bizikidetzaren alorreko ikuspegiak eta iraganeko esperientziak trukatzeko. Helburuok lortzeko, Jaurlaritzak 65.000 euroko laguntza emango dio EGKri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.