Guibert Deustuko errektore izango da beste hiru urtez

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Ikastetxeak ez ezik, unibertsitateak ere ari dira datorren ikasturterako prestatzen. Deustuko Unibertsitateak jakinarazi du «aurrez aurreko eredu egokitua» diseinatu duela, irailean indarrean egongo baitira segurtasun neurriak eta distantzia sozialerako aginduak. Aurrez aurreko irakaskuntza lehenetsiko dute, «funtsezkotzat baitaukagu irakats-ikaskuntza prozesuetan eta unibertsitateko esperientzian». Hala ere, babes neurriak bete ahal izateko, taldeak zatituko dituzte, eta azpitaldeetan arituko dira aurrez aurre, «irakats-jardunaren zatirik handienean». Irailaren 14an hasiko dute ikasturtea.

Bestalde, Jose Maria Guibertek ostegunean hartuko du berriro Deustuko errektorearen kargua, beste hiru urterako. 1962an jaio zen, Azpeitian (Gipuzkoan); Industria Ingeniaritzako katedraduna da. 2013an izendatu zuten errektore; unibertsitatearen estatutuen arabera, hiru agintaldi egin ditzake gehienez: 2023an kargua utzi behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.