Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Gizonen komunetako usainaz

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Uztailaren 8a zen eta Iruñeko San Frantzisko plazan festetarako propio jarritako gizonek pixa zutik egiteko komunetan sartu nintzen. Usaina kenduko zidalakoan FFP2 maskara bat jarri nuen, baina ez zen aski izan barruko kiratsa jasateko.

Zuriz jantzitako gizonez inguratuta konturatu nintzen komunen hautaketa kontraesankorraz. Txikitan, amarekin, emakumeen komunetan sartzen ginen, bera emakumea zelako. Baina ni, orain, alabak libratu behar zuenean ez nintzen gizonen komunetan sartzen. Nire hautaketa justifika daiteke esanaz alaba dela pixa egingo duena, baina atzean duen arrazoi bakarra da badakidala beti egongo direla nazkagarriago gizonen komunak.

Orduan gogoa joan zitzaidan Marina Beloki editoreak udazkenean, komunen aferaz ari ginela, nola aipatu zidan Paul B. Preciado-ren Je suis un monstre qui vous parle hitzaldi-liburuko pasarte bat, komunena: «Trantsizio prozesu honetan hasi nintzenean, maskulinitate nagusiaren kodeak ulertzeko denbora behar izan nuen. Baina, nahiz eta gezurra irudituko zaizuen, egin zitzaidan zailena gizonen komunetako kiratsera eta zikinkeriara ohitzea izan zen. Martirizatzen ninduen usainak, komun zuloen barnean eta kanpoan berdin banatzen zen gernua, eta asmo onez banindoan ere nazka gainditzeko asteak behar izan nituen. Konturatu nintzen arte zikinkeria eta kirats hori harremantzeko molde erabat homosozial batena zela: gizonek zirkulu nazkagarri bat sortu zuten bertatik balizko emakumeak uxatzeko eta zirkulu horren barruan, isilpean, libre ziren besteen genitalak begiratzeko, elkar ukitzeko, libre beren fluxuetan bainatzeko, errepresentazio heterosexual guztietatik kanpo. Emakumeak komunetara maskarada heterosexuala berregitera sartzen diren bitartean, gizonak komunera doaz beren heterosexualtasuna ahazteko une batez eta berresteko bakarrik egonda gozatzen dutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.