nerea loiola pikaza
LARREPETIT

Titi-harro

2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak... Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada erosotasunarekin zerikusirik, auzi politikoa dela. Hasperen egin, kamiseta kendu eta bularrak agerian gelditu zaizkio.

Txirrista batzuetatik jaitsi ondoren, jendez mukuru dagoen igerileku batean semearekin jolasean dabilela, sorosle bat gerturatu eta esan dio esan diotela esateko debekatuta dagoela topless egitea eta uretatik atera behar duela, sentitzen duela. Ez da sesioan hasi mutil gaztearekin, bortitza egin zaio egoera eta ziztu bizian atera da toalla aldera. Kamiseta jantzi duen bitartean berak baino bular handiagoak dituen gizonezko bat izan du begira. Sarrera nagusira gerturatu da arduradun batekin hitz egitera. Hark harrituta esan dio ez dagoelahorrelako araurik, baina, agian, bere hobe beharrez esan diotela, txirristan titiburuak zauritu daitezkeelako buruz behera jaitsi ezkero. Kar, kar, eta kar. Milesker emakumezkoen osasuna zaintzearren. Kar. Titi bistan amaitu du eguna, bikini eta burkini artean; begirada zorrotz artean.

Nire inguruko eta sareetako emakumeei honako galdera hau egin nien duela gutxi: Hondartzan bularrak estaltzen ez dituzuenok, estali egiten dituzue igerilekuan?

Erantzuna baiezkoa izan zen %100ean. Igerilekuetan debekatuta dagoela uste zuten batzuek, debekua soziala dela sentitzen besteek. Bada, kasu gehienetan, eta bereziki igerileku publikoetan, ez da inolako debekurik existitzen. Eta debeku sozialari dagokionez, gauza bakarra esango dut «beti izan da horrela» estiloko argudioen aurrean: Gora Jaizkibel konpainia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.