LARREPETIT

Oinazea

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko irailak 19
Ez dakit zenbat urte izanen nituen: 5 agian, ala 8; ez du anitzik inporta. Amatxi eta aitatxiren etxean nengoen, asteburua izanen zen, eta halako batean, sekulako tripako mina. Eri egonen nintzen, edo jandako zerbaitek kalte, ez naiz ongi oroitzen. Amatxiri erran nion tripako minez nengoela, eta hark erantzuna: «Zer duzu, oinazea?». Ez dakit euskalkiagatik edo adinagatik, ez nuen sekula aditua hitz hori, eta harridura sortu zidan; gero, kezka: oinazea, gauza bitxi hori, zer ote zen? Zer izanen ote nuen nik sabel barrenean? Beldurra sentituko nuen, edo babesgabetasuna, orain arte buruan gelditua baitzait pasartea, nahiz eta ederki aski zaindu ninduten aitaren gurasoek, eta mina ere, seguru, segituan pasatuko zitzaidan.

Hitza ez ulertzeak sentitu ninduen deseroso eta babesgabe. Eta, pentsa, hizkuntza berean ari ginen... Bada, irudikatu orain zer gertatuko litzaidakeen bertze hizkuntza batean hasi izan balitzaizkit orduan nire arduradun zeudenak.

Ez da hain gauza arraroa: azken asteotan gertatua baitzait niri Nafarroako osasun sistema publikoan. Ustez euskalduna den herri bateko medikuarengana joan, zer kontatu behar nion ongi pentsatua buruan, eta bat-batean medikua gazteleraz hasita, eskema guztiak hautsi. Ez nuen deus larririk, eta gazteleraz mintzatzen badakit, baina ez zitzaizkidan ateratzen hitzak, eta deseroso sentitu nintzen, babesgabe: orduan bai oinazea! Egoerak sorpresaz harrapatuta, ez nion kexarik ere egin medikuari, eta pentsatu nuen, agian, nik hautatua nuela mediku desegokia osasun txartela egiteko orduan. Bada, ez: herrian ez omen dago mediku euskaldunik, euskalduna den bakarra falta delako, eta haren ordezkoek hizkuntz eskakizunik ez.

Euskaldunak ez diren herrietan egoera are okerragoa izanen den arren, herri euskaldunetan ere euskararen aldeko borrokak gaurkotasuna duen seinale. Gure osasunaren alde.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna