Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Dena ondo

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Erabat liberal garen garaiotan (ekonomian, noski) harrigarria da zenbat eragozpen sortzen dituen besteen bizitza sexualak. Galde diezaiotela Katie Hilli. Hogeita hamabi urteko estatubatuarra da, eta duela egun batzuk arte bertako kongresista izan da, demokrata. Badakizu, AEBetako ezkerrekoak. Kontua da Katie Hillsalatu dutela: bere hauteskunde kanpainako emakume batekin eta AEBetako Kongresuan berarentzat lan egiten duen beste gizon batekin sexu harremanak izatea leporatu diote. Bere irudi eta mezu pribatuak kaleratu dituzte hedabide zenbaitek, eta nahi izan duen edonork ikusteko eta irakurtzeko aukera izan du. Lehenengoarekin, bai, ametitu egin du; bigarrenarekin, ordea, ez dela egon esan du. Etika Batzordeak ikerketa zabaldu du, izan ere, iaztik debekatuta daude sexu/maitasun harremanak. Ikerketa abiarazita dago. baina Katie Hillek dimisioa eman du. Politikaren lohia eta emakumeen eta gizonen sexualitate jarduna epaitzeko dauden neurgailu ezberdinak salatu ditu. Bere argazki eta mezu pribatuak zabaldu zituzten hedabideen aurka aritu da bera, baina deus ere ez du esan klik egin duten hainbat eta hainbat hiritarrez, edota hauek izan lezaketen erantzukizunaz. Gu ere bai baikara gure morboa elikatzeko hamaika Katie Hill suntsitzen ditugunok, xalotasunez edo indiferentziaz. Salagarriak gara guere. Baina dena ondo doa. Gure gizarte aurrerakoi eta moderno honetan berdintasuna erditzear da. Nire etxeko postontzian oraindik ere izen-abizenik agertzen ez bada ere. Goizeko bostetan lanera noanean kotxera arteko bidea bizkor batean eta tentsio izugarriarekin egin arren. Nahiz eta galdera horiek entzuten jarraitu eta nazka-nazka eginda erantzun punkie-ren bat ematen dudanean nire (ez) edukazioaz bereak eta bi entzun behar ditudan. Beraz, ondo ez doana kenduta beste dena bikain doa gero eta toleranteago eta progresistago den mundu zati honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.