Hedoi Etxarte
LARREPETIT

102 urte

2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Azaroaren 7an bete ziren sobietar iraultzaren mendeurrena eta bi gehiago. Ari nintzen Hannah Arendtek Mary McCarthyri idatzitako gutunak irakurtzen eta iraultzaren urteurrenaren bezpera zenez, dena iruditzen zitzaidan irakaspen bat. Halako batean Arendtek kontatzen dio McCarthyri bere bikotekideak filosofia ikasiko zutela ziotenei ematen zien aholku bat: «Egin dezakezue soilik zuen bizitzako gauza garrantzitsuena baldin bada hori lortzea eta bigarren gauza garrantzitsuena baldin bada, ia lehenengoa bezain garrantzitsua, lortu nahi zenuten horretan porrot egitea».

Baina garrantzitsua zer den jakin aurretik, begiratzen jakin behar da. Eta begia zorrozten du, gaurkotasun osoz, Georg Lukacsen Lenin. Bere pentsamenduaren batasunaren azterketa liburuttoak. Bertan dago, besteak beste, normaltasunak krak egiten duenero egoera irakurtzen ez dakitenei buruzko kritika ezaguna. Alegia:«Jende arruntak lehenengoz ikusten du proletarioen iraultza langileen masak jada barrikadetan daudenean, eta (marxismo arruntean heziak izan badira) ezta orduan ere. Marxista arruntarentzat, gizarte burgesaren oinarriak hain dira irmoak, dardara egiten dutenean ere, haren itxaropenak eta otoitzak direla normaltasuna itzul dadin, krisiak iruditzen zaizkio behin-behineko gertaerak, eta behatzen du borroka bat gauza irrazional eta ezarduratsu bat dezala, sistema kapitalista ahalguztidunaren kontrako matxinada bat bezala. Berarentzat, barrikadetako borrokalariak zoroak dira, huts egin duen iraultza akats bat da eta sozialismoaren eraikitzaileak, arrakasta izan duen iraultza batean (oportunisten begientzat beti da behin-behineko) erabateko gaizkileak dira».

Eta ez da hurrengo azaroaren 7ra itxaron behar. Egunero gertatzen da: jendea kalera ateratzen denean (Igorreko lantegi baten itxieran, Printzerriko Tsunamian, Bizkaiko metalean, jaka horietan, grebetan) jabetzen dira ikusle asko mundu makurraren amaiera izan daitekeela eta oportunistek errepikatzen dute ezetz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.