Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Louise Glucken larreak

2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Iazko abuztua zen eta Leongo Galatea liburu dendan Meadowlands-en edizio elebiduna erosi genuen.Simon Elias dendaren lemazaina Madrildik jendez husten den hiri eder eta goxo horretara: hiriko altxorretako bat da berea. Aurten, pandemia tarteko, ezin izan diogu urterokoa egin.

Meadowlands eskaintza honekin hasten da: «Jolas dezagun musika hautatzera. Forma gogokoena.// Opera.// Obra gogokoena.// Figaro. Ez. Figaro eta Tannhauser. Orain zure txanda da: abestu egidazu bat». Mozart eta Wagner, Beethovenik gabeko ezinezko zubi bat, hori da liburua.

Etxeko alearen tolesturei —Patxi Larrionek bezala— begiratu nien ostegunean, Louise Gluck Nobel izango zela jakiterakoan. Hauek aurkitu ditut: «Badakizu zergatik diren zoriontsuak? Haurra/ daramatelako. Eta badakizu zergatik joan daitezkeen/ oinez seme-alaben bila? Zeren/ seme-alabak dauzkate».

Ala: «Orain iruditzen zait/ gutxiago sentituko banu/ pertsona hobea izango nintzela. Nintzen/ zerbitzari on bat,/ gai nintzen zortzi kopa eramateko».

Ala: «Nire bihotza zen harrizko horma bat/ halere zeharkatu zenuena./ Nire bihotza zu zapaltzear zinen/ uharte bateko lorategi bat zen./ [...] Orain ez dago ezer han/ salbu eta basakeria jendeak deitzen duena natura,/ guztia gainditzen duen kaosa».

Ala: «Atseginagoa zinateke/ zerbaiten fan baldin bazina./ Ahoarekin hori egitean/ zure amaren antza daukazu».

Ala: «Ulertu nuen/ zoriontsu izan gintezkeela hemen,/ diren bezala gizon-emakumeak/ beren beharrak lauak badira».

Ala: «Axola du nora doazen txoriak? Axola ote du sikiera/ ze espezietakoak diren?/ Hemendik alde egiten dute, hori da kontua,/ Aurrena beren gorputzek, gero beren oihu tristeek./ Eta une horretatik aurrera, guretzat ez dira existituko».

Gure miseriak daude gordin Glucken olerkietan. Pathosa eta logosa elkartzen diren tokian. Hasteko Norma eta bonbillaklorategian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.