Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Esan ezin denaz

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Euria egingo zuela eta aurten, arroza egin zuen beste lagun talde batekin batera, beste inor aurkeztu ez zelako, gure lagun taldeak irabazi zuen sanfermin txikiko gisatuen lehiaketa, deskartez eta epaimahairik beraz saririk gabe. Zerua beltz eta Cesarrek, zorionez, ekarri zituen estalpeak eta hartu genituen kale Nagusiko 54ko aulki eta mahai batzuk. Ezker, ari zen maisu eta zirikan gainontzekoak, guk ez genuela hala egingo arkumeki-gisatua. Patatak noiz, olioa zenbat, arkumekiarekin zer, salda nola zegoen egina. Dena ziren denborak, pisuak, neurgarria. Halako batean Asierrek aipatu zuen arte bere ama, autoritate gisa eta amaren aholkua: «Noiz arte? Ba gisatuak berak esango dizu noiz arte eta zenbat». Ulertzen ez duzunaren aurrean bezala egin genion barre. Nola esango zuen gisatuak ezer. Baina hor zerbait hasi zen. Gogoratu nintzen amatxirengandik puntua egiten ikasi nahi izan nuen aldiez. Banekien puntu bat egiten. Baina oso motel egiten nuen horretatik galtzerdia egiterako jauzi hori emateko, oso antzeko zerbait esaten zuen, «zu zeu konturatuko zara. Zenbat? Orratzak esango dizu».

Xabierrekin, autoeskolako irakaslearekin berdin, lozagiak esango dizula noiz iristen den marruskadurara. Hor ez dago potentziarik. Bizitzaren funtsezko eremu horietan: jatekoa egiten, janztekoa ekoizten, gidatzen. Hor sentsazioak direla kontua, esango dizula gisatuak, galtzerdiak, kotxeak. Hizkuntza muga gisa, bizipenetatik autonomo, ez nahikoa zehatz, besteari gauza garrantzitsuak ezin helarazteko landutako tresna. Eta halere, sentipena, zentralak badira ere, puskaz mezu latzagoak daudela gisatuak, galtzerdiak eta kotxeak erabiltzen jakitea baino, eta ze harreman izango ote dugun beraz esan nahi ditugun beste zera horiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.