Albistea entzun

LARREPETIT

Adikzioa bizio

Nerea Loiola Pikaza -

2023ko ekainak 1

Goizean esnatu eta komuneko lanak erdi lo egin bitartean, kafea mikrouhin labean berotzen ari den bitartean eta baita igogailua hirugarren solairutik bigarrengora jaitsi bitartean ere. Berdin du autobusaren zain dagoen, edo eserlekua hartu eta autobusa abiatu aurreko istanta den, edota autobusetik jaisteko ilaran zain dagoen. Haurrak eskolan utzi ditu ohi bezala, eta bizikleta hartzera doanean, edo autora bidean. Alderantziz ere bai; autoa edo bizikleta utzi eta eskola atarira bidean. Atarian zain dagoela, haurrak 12:15ean aterako direla jakin eta 12:12ak direla ikustean. Kafetegian kafea prestatzen dioten bitartean edo ordaintzeko dirua eman eta zerbitzariak bueltak eman aitzin; etxeko kafeterak kafea prestatu bitarteko unea ere ona da horretarako. Laguna baino lehen tabernara iristean bada; eta laguna agurtu eta etxera biderako bost minutuetan. Etxe ondoko okindegian erosten du ogia, baina poltsikoan sartzen du hala ere, joatean, aurretik daudenek ogia erosi bitartean, eta berriz ere etxera bueltakoan begiratzeko. Komunera joatean, komunera joaten den aldi bakoitzean. Telebistako ikus-entzunezko plataforma kargatu bitartean eta futbol partidaren atsedenaldian eta eskubaloi partiduko hutsarte bakoitzean. Txakurra paseatzera ateratzerakoan. Zebra bidera iritsi eta semaforoa gorri dagoen aldiro. Fisioterapeutaren tinbrea jo eta hark atea zabaldu bitartean. Lan-bilerako beste partaideak etorri bitartean eta baita bilera amaitu bezain pronto ere. Zaborra jaistean. Eta ohera sartu aurretik. Eta loguratuta liburua mesanotxean utzitakoan ere.

Azken astean mugikorra poltsikotik ateratzeko gogoa sentitu duen une bakoitza erregistratu du. Gazteak omen dira mugikorraren mende daudenak. Haiek mugikorra nola erabiltzen duten ikustean sufritzen du. Orduan konturatzen da adikzio bat dela eurena, erretzeari uztea baino gehiago kostatuko zaiela pantailetatik askatzea. Beragatik nork sufrituko duen jakitea falta zaio.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.