Noiz sortua: 2019-09-04 00:30:00

LARREPETIT

Minutuko ordu bat

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2019ko irailak 4

248 ohatze hutsik zeudela zioen Bilboko Txori Barrote konpartsak Aste Nagusiko txosnaren horma-irudian. Kopuru bera ikusi nuen Zarauzko Arrano tabernako kanpoaldean. Free them all. 248. Ez dakit anitz diren, edo guti; ez zaizkit gustatzen zenbakiak. 564 ziren Hertzainak-ek kantatu zuenean; 564 ohe huts, taupada; 1990eko hamarkadako hasierak ziren. 714 ditut gogoan 2zio rap taldearen ahotan, 2013an. Orain 248. Gutiago agian, baina beti gehiegi. Eta ez dakit zenbakitan jartzeak zer onik dakarren; bakarra izanen balitz?

Jaenera bidean ortziral batez abiatu ginen horietako batengana, 18:00ak aldera, etxetik. Badaramatza 11 urte. Altsasun 20:30ak aldera Mirentxinen furgonetan sartu, Boceguillasen afaldu, eta 04:00etarako espetxe ondoko hotelean ginen; furgonetak Almeriaraino joan behar zuen. Goiza esperoan pasatuta, arratsaldean barnera, ordu erdiko itxaronaldia eta 40 minutu kristalaren aitzinean, hari batetik solasean. Ez zaizkit gustatzen zenbakiak, baina kalkuluak atera nituen goizaldeko 03:00etarako etxeratzeko egin genuen bueltarako bidaian: bat eta bertze guztira 33 ordu bidean, eta prestaketak eta ondoreneko atsedenaldiak kontuan hartu behar izanez gero, azkenean, solas-minutu bakoitzeko ordu bat errepidean.

248, gehi bider bina guraso bataz bertze, 744 dira. Gehi bota batez bertze ume bana, 992. Bakoitzari guti jota hogei bat lagun min bisitan joaten zaizkienak, 5.952. Kontatu izeba-osabak, bikotekideak, aitatxi-amatxiak, lehengusuak, eta 10.912. Eta guti jota ari naiz. Zenbat dira? Anitz? Guti?

Matematiketan galdu naiz akaso; galtzeko modukoa da. Baina ez zaizkit gustatzen zenbakiak, ezkutatzen baitute gibelean dutena: sentimenduak, hitzak, bizipenak, pozak eta 248 eta 10.912 hauen kasuan, sufrimenduak. Ez dakit anitz diren, edo guti. Lehen baino gutiago agian, baina beti gehiegi. Eta ez daitezela izan 47 gehiago.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Mugak irekitzeko eskariak ugaritu egin dira

Berria

Edouard Philippek aipatu du mugako kontrolak kentzeko aukera. Ekainaren 15etik aitzinera izanen litzateke. Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek eskari horixe egin dute; Urkullu Espainiako presidenteari zuzendu zaio, eta Rousset, Frantziakoari, gutun bidez. «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna errazteko» eskatu diete. Nafarroako Gobernuak ere bat egin du eskari horrekin.

Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugako saltokiak. Muga ekainaren 15ean zabaltzea «litekeena» dela esan du Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. ©Jon Urbe / Foku

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina

Oihana Teyseyre Koskarat

Ostatuak zabalduko dituzte, baina neurri zorrotzak errespetatzeko baldintzarekin. Hirugarren fasea ekainaren 22an hastea espero dute.

Irun eta Hendaia arteko muga, apirila erdian ©Guillaume Fauveau

«Mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko» eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Berria

Gutun bat bidali dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari, «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko». Gutun beraren kopia helarazi dio Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Edouard Philippe Frantziako Gobernuko lehen ministroari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna