Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

LARREPETIT

Abizenak

Goizalde Landabaso -

2022ko irailak 27

Ume garaian barregarriak egiten zitzaizkidan abizen batzuk, eta helduaroan ulertzen ez dudan umorera lotzen dut Mogollón edota Guzurtegi moduko abizenekin gertatzen zitzaidana. Umezaroan hitzekin jolasten ari garenean, berbok esangura hartzen dutenean, irrigarriak izan litezke. Haur garenean barregarriak diren gauzak, ordea, normalean, urteak betetzearekin pasatzen dira. Ez beti, baina. Gaugiroetan sortzen dira solas bitxiak, eta horietako batean entzun nuen, iheska, esaldi bat. «Gainera Meloni abizena dauka; kar, kar, kar». Zein barregarri post-faxista den alderdi bateko kidearen abizenari trufa egitea. The Guardian egunkarian Roberto Saviano kazetari italiarrak idatzi zuen artikulua, eta ihesean bizi den kazetariak gogoratu zuen 2019ko hitzaldi batean Melonik bihurgune barik esan zuena: «Jainkoa, aberria eta familia defendatuko ditugu». Noski, bere jainkoaz, aberriaz eta familiaz duen ideiaz ziharduen. Savianok eskuma muturraren gorakada bestelako alternatibarik eraikitzeko gai ez diren politikariei egotzi die. Hots, ez dela nahikoa neuri botorik eman ezean otsoa etorriko dela esatea. Asa Larsson idazleak elkarrizketa batean aitortu du egunotan Suediako eskuma muturraren igoerak shock egoeran utzi duela.

Agian arazoa da historia ahaztu egiten dela, eta Italiako (eta Europako beste zenbait tokitako) boto-emaile askok ez dakitela nortzuk ziren eta zer egin zuten: Mussolinik, Francok, Hitlerrek... Agian... ondoegi bizi izan garela oro har?

Ni, gainbehera politiko honetan, gauza askok larritzen naute. Baita eskuma muturreko aurpegi modernoak emakume aurpegia izateak ere. Marine Le Pen, Giorgia Meloni, Pia Kjaersgaard... Bai, badakit emakumeok ere izan gaitezkeela arrazista, homofobo... eta ondo eraikitako estrategiaren zati dela emakumeak argazkietara eramatea. Baina, zer nahi duzu esatea, bereziki gogorra egiten zait.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...