Albistea entzun

LARREPETIT

Migratzearen auziaz

Hedoi Etxarte -

2022ko urriak 29

Azukreari buruz irakurtzen ari nintzela iritsi zitzaidan honakoa. Antropologiak planteatzen duen auzi interesgarrietako bat da kultur ezaugarri bereizgarri baten unibertsaltasuna ez dela froga nahikoa bereizgarri hori berez gizakiaren naturaren parte den ala ez jakiteko. Alegia Marvin Harrisek dioenez, gerta daiteke bereizgarri bat hainbeste egoeratan baliagarria izatea, kultura guztietan gertatzea baina berez giza naturakoa ez izatea. Hala gertatzen da azukrearekin, adibidez. Azukre birfinduenaren kontsumoa kultura guztietara zabaldu da, baina ezin jakin espeziearen predisposizio bat dagoen ala ongi datorkion kultura guztietan.

Badakigu, Gerda Lerner historialari marxistak zabal aztertu zuen, ezagutzen ditugun giza zibilizazio guztiak izan direla patriarkalak. Badakigu, XIX. mendetik datorren sozialismo iraultzailetik, gizadiaren historia klase zapalduen eta zapaltzaileen arteko kate bat dela. Badakigu, Leslie Feinbergi ikasita, kultura eta garai guztietan egon direla genero sistema bitarra arrakalatu duten praktikak. Badakigu gizakia gizakia denetik gerrak egon direla. Eta badakigu gure espeziearen sorreratik gizakiak migratu duela ere. Badakigu, gainera, migrazioak ez duela zertan harremanik izan miseriarekin. Beraz, badakigu miseria materiala bukatuta ere gizakiak baduela beste tokietara joateko joera.

Ez dakigu gizakia espezie gisa den patriarkala, zapaldu behar dituen beheko klasekoak, transak, egin behar dituen gerrak ala jazarri behar zaien migranteei. Dakiguna da egungo kapitalismoaren aurretik eta inperialismoa existitu aurretik existitzen direla patriarkatua, klase borroka, sexu-genero dominazioa, gerra eta migrazioa. Eta horregatik egin behar dela langile klasearen, emakumeen, sexu-generoak zapaldutakoen askapenaren alde; gerren bukaeraren alde eta migranteen alde. Inork ez duelako jaio den tokian jaiotzearen meritua ala desmeritua (baldin eta ez duen berraragitzean sinesten), eta guztiok dugulako alde egiteko eskubidea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...