Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Antonio Gramsci mesanotxean

2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Heriotzak kontraesan handi bat duela idatzi zuen Paul-Louis Landsberg-ek: dimentsio metaenpirikoak dauzka batetik, infinituak, eta bestetik, oso ohiko gertakizun bat da, sarritan gure begien aurrean gertatzen dena. Heriotza da, Vladimir Jankelevitx-en hitzetan, albiste bat kazetariarentzat, forentseak konstatatzen duen gertakizun bat, biologoak aztertzen duen fenomeno unibertsal bat, heriotzak dauzkakoordenada ezaguterraz bat denboran eta lekuan. Epailea saiatzen da ezartzen heriotzaren ubi-quando-a ere. Heriotza da izan den zerbaiten jarraipena ere. Baina bada ere mirari bat, baina ez da mirari bat salbuespenaren zentzuan, heriotza lege unibertsal bat da, heriotzaren magia zeharo naturala da, heriotza extraordinarioa da. Inoiz ez da bizidun bat heriotzatik libratu, beti hil da biziduna, inoiz ez da luzaroen bizi izan dena ere libre geratu. Baina gaur heriotzaren antitesietako bati heldu nahi nion berez, gaurko egunez jaio zelako, duela 131 urte, Antonio Gramsci Abasen (Sardinian).

Egia esan, nazioarteko egile bat euskarara ekartzen den arte presentzia fantasmatiko bat izaten du. Ez dago euskaldun kultu elebakarrik. Eta beraz zernahi inkietude duen euskal irakurle oro, zernahi gaitan murgiltzen denean euskara ez den hizkuntzetan hasiko da sakontzen. Euskaldun gehienak gazteleraz, batzuk frantsesez, gutxienak ingelesez ala beste erdaretan. Horregatik, Mont-de-Marsango kartzelatik Iruñeko Kale Nagusira gutun bat bidali zuen egunean, Gramsci euskaratzen ari zela adieraziz, mamu zena haragi izan zitekeela konturatu nintzen. Zeren haurrak ginenean L'albero del riccio-ren gaztelerazko edizioa irakurtzen zigun amak (Lolo Rico-k zuzentzen zuen Bruguerako bildumakoa). Helduarora arte, Gramsci hori zen niretzat, ostrukei, azeriei, elefanteei, tximinoei buruz idazten zuen aita preso bat. Baina, bereziki sagarrak biltzen zituzten trikuez aritzen zen idazlea.

Tranpa burokratiko batengatik dago oraindik preso Sirvent; ehunka dispositibo polizial beharko lirateke, ordea, berak itzulitako Gramsciren hitzak, mesanotxe guztietatik desagerrarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.